
Urretxuko eta Zumarragako merkatarienelkarteak hirugarren urtez antolatuko du aukeren azoka Ederrenapilotalekuan. Stock azoka, otsailaren 26an eta 27an egingo da etaZumarragako eta Urretxuko udalen laguntzaz gain, Eusko JaurlaritzakoIndustria, Berrikuntza eta Turismo departamentuaren laguntza ereizango du.
Bi-Tarteanetik jakitera eman dutenez,parte hartu nahi duten dendek dagoeneko eman dezakete izena. Izenaemateko epea hilaren 11ra arte dago zabalik eta gehienez 18 dendakhar dezakete parte. Denda bakoitzak bere karpa izango du etatxikienentzako jolasteko gune bat ere izango da. Parte hartu nahiduten dendariek -ez da beharrezkoa Bi-Tarteaneko bazkide izatea-Urola Garaiko merkataritza dinamizatzeko bulegora jo dezakete, 943725216 telefonora deitu edo gatc@uggasa.com helbidera mezu batbidali. Izen ematea 100 euro kostako zaie Bi-Tarteaneko bazkide ezdirenei.
Gainontzekoan azoka bisitatzera doazenherritarrek sarrera doan izango dute aurreko urteetan bezala.
Argazkia: azokako argazki bat(artxibokoa)