
Xera sariaren helburua eskualdean, baimodu pertsonalean zein profesionalean, emakume eta gizonen artekoberdintasunaren aldeko ibilbidea egin duten pertsonak edo erakundeakikustaraztea eta errekonozitzea da. Horretarako, herritarrokproposatutako hautagaiak izango dira kontuan aurten ere. Urretxu edoZumarragako edozein pertsonak aurkeztu dezake Xera sarirako bereproposamena irizpide hauen arabera:
- 1.- Genero estereotipoak hausteko eta sexuen arteko eskubideen eta aukeren berdintasuna sustatzeko, pertsonalki nahiz profesionalki laguntza eman duten pertsonak edo kolektiboak.
- 2.- Urretxu eta Zumarragako bizitzaren hainbat esparrutan emakumeen ekarpena ikustarazteko eta balioa handitzeko lagundu duten pertsona edo kolektiboen hautagaitza.
- 3.- Proposatutako pertsona edo kolektiboek garatutako jarduera, lan, proiektu edo ibilbideak Urretxu eta Zumarragako herrietan izandako eragina.
Hautagaiak gaurtik hilaren 16ra arteproposatzeko aukera izango da. Proposamenak Urretxuko gizartezerbitzuetako bulegoan edo Zumarragako herritarren harrerarakobulegoan aurkeztu daitezke. Edo sarean, helbide elektroniko hauetaramezu bat bidalita: gizadmi.ur@urretxu.net edo berdintasuna@zumarraga.net. Informaziogehiago dago eskuragarri Urretxuko eta Zumarragako udalen weborrietan.
Xera saria
Xera saria martxoaren 8aren inguruanbanatzen dute urtero, eta dagoeneko emakumearen egunaren bueltanegiten diren ekitaldien egitarauan egonkortu da. Iaz saria emakumebaserritarrei eman zitzaien. Saria talde osoari emango zaio arren,Urretxuko eta Zumarragako emakume bana aukeratu zituzten sariahartzeko. Eusebi Ormazabal Zumarragako baserritarrak eta ItziarSasieta Urretxukoak jaso zuten saria, kolektibo osoaren eta emakumeguztien izenean. Orain artean Xera saria jaso duten emakumeakondokoak Araceli Garcia Calvo (2009) , Itziar Oñatibia (2008) ,Julia Lizarralde (2007) eta Maitane Andueza (2006) dira.
Argazkia: emakume baserritarrak iaz Xera saria jasotzen.