
Zeintzuk dira Zumarragako ezkerabertzalearen erronkak?
Euskal Herria momentu historikoa bizitzenari da eta nazio mailan ditugun erronkak berebiziko garrantzia duteguretzat, baina inoiz ez diogu muzin egin herri mailako ardura etalanari, are gehiago beti uste izan dugu benetako herrigintza etaeraldaketa auzoetatik, herrietatik hasten dela.
Badago hor ezinbestekoa den loturabat.
Horregatik Zumarragara begira gure erronka nagusia horixe da,jendarteari helarazi behar diogu legez kanpo egon garenean ere laneansegi dugula, udaleko gaiak jarraitu ditugula eta orain hurrengohauteskundeen atarian Zumarragako herriari emateko asko dugula, lana,ardura eta onestasuna beti izan dira gure marka eta hori eskaintzendiogu herriari.
Legalak izan zineten azkenhauteskundeetan 1999, hiru zinegotzi izan zenituzten. Uste al duzuegaur egungo osoko bilkuraren osaketa erreala dela?
Uste dut argidagoela ezetz, herritarren %15aren inguru beraien aukera politikorikgabe uztea beti izango da aniztasunarentzat galera bat.
Gainera“espazio” politikoaren murrizketa bat ere badago, gure aukera,abertzale eta ezkertiarrena ez du inork bete, eremu hori hor dago etagarrantzitsua da Udalean ordezkatua egotea, udal politikabaldintzatzen duelako. Bestalde, azken legealdian PSE-EEk izan duengehiengo absolutua ez da batere onuragarria izan, guk orduko emaitzahoriek errepikatzen edo hobetzen baditugu, hori espero dugu eta,Udalaren konposizioa errealagoa izateaz gain, dinamikoagoa, ñabarduragehiago dituena izango da.
Ilegalizazio garaian fase ezberdinakbizi izan dituzue. Egoera horretan lan egitea eta lan egitenjarraitzea erraza al da?
Erraza, erraza, …. egia esateko ez,noski. Alde batetik herritarrei begira hor dago zertarako, kaleanbazaudete galdera ezta, zure lanak balio duela eta Zumarragarieskaintzeko asko daukagula jakinarazteko saiakera berezia egin beharizan dugu. Bestalde, lanerako baldintza objektiboak garrantzitsuakdira eta ez naiz bulego eta eserleku bati buruz hitz egiten ari,baizik, informazioa, harremanak eta udalaren barne dinamikaren parteizatea. Zentzu horretan aldea nabaritu genuen oraingo alkateak, MikelSerranok, fisikoki Udaletik kaleratu eta informazio eta partaidetzabideak itxi zizkigunetik. Hitz potoloak erabili zituen kaleratzeajustifikatzeko, baina benetako helburua aipatutako baldintza horiekmugatzea zen, gure lana oztopatzea.
Orduan, zuei dagokizuenez behintzataldea egon da Antton Arbulu alkate ohiaren eta Serrano alkatearenartean.
Ez zaigu ahazten azkenean alderdien legea aurrera aterazuen PSE-EE alderdiko ordezkariak direla biak eta ilegalizazioaudalean Arbururen garaian jarri zela abian. Baina badago beste mailabat “alkatearen rola” delakoa alegia, eta hor aldea izugarriaizan da, aurrez aipatutako kaleratzeaz gain, jarrera kontua da, biakizan daitezke pertsonalistak baina Serranok norbaiten aurrean bereburua justifikatu beharra edukiko balu bezala jokatu du. Hori ez duguguk soilik nabaritu, ikusi besterik ez dago oposizioko alderdiak nolatratatu dituen eta udal barnean ere lanerako giroa ez da egokienaizan. Hori nabaritu egiten da.
Uste al duzu Zumarragan indarabertzaleen metaketa posiblea dela?
Ezkertiar independentistokakordioak sinatzen ari gara. Benetako aldaketa politiko etasozialerako alternatiba osatzen ari gara. Zentzu horretan ZumarraganGernikako Akordioa aurkeztu genuen orain dela aste batzuk, hori hordago eta fruituak eman ditzake. Zumarragako kasuan batuketa haugarrantzitsuagoa da, alderdi konstituzionalista-espainolak gureinguruan baino indar gehiago daukatelako. Gaur egungo udalbatzarekinjarraitzen badugu, argi dago ezin dugula aldaketarik espero, PSOEegoera politiko honetan oso gustura dagoelako, eta EAJ aginteanegongo balitz Serranok egin dituen gauza berdinak egingolituzkeelako, ez dugu ahaztu behar politika sozial, ekonomikoetanados daudela. Ezkerreko ikuspegia falta da.
Urretxuko eta Zumarragako ezkerabertzalearen arteko elkarlanik ba al dago?
Noski. Gure ikuspegiaZumarragakoa da, baina argi dago ondoan dugun herriarekin gauza askokonpartitzen dugula, hirigune bakarra osatzen dugulako. Herriprograma egiteko orduan hau kontuan hartzen da, zeren eta ez daukazentzurik jarduera desberdinak eramateak zenbait gaietan, adibidezArcelorren keari dagokionean, edo euskara sustatzekoplanteamenduetan. Zer esanik ez Estatuaren erasoei erantzuteko edopresoen alde burutzen diren ekimenetan edo legalizazioa eskatzerakoorduan.
Ezker Abertzaleak bere marka berriaerregistratuko du asteazkenean, Madrilen. Zein uste duzu dela zuenalderdiak bakegintzan jokatuko duen rola?
Gu aldebakarrekomugimenduak egiten ari gara azkenaldian. Zutik Euskal Herriaebazpenean proposatutakoak. Helburua egoera desblokeatzea da, EuskalHerria bake eta demokrazian oinarritutako eszenatoki bateraeramateko. Nazioarteko eragile esanguratsuak ere prozesu haulaguntzen ari dira. Baino inportanteena da euskal herritarrek hartukoduten jarrera. Jendartearen mobilizaziorik gabe ezinezkoa izango daegoera aldatzea. Madrilen ikusi behar dute hemen herri bat dagoelabere eskubideak dituena. Hauteskundeetan aukera paregabea izango dugualdaketa hau bultzatzeko. Eta ezker abertzalearen alderdi berriabertan egon ahal izateko, euskal herritarren gehiengoak hori nahiduela adierazi behar du, eta guk uste dugu gehiengoak guhauteskundeetan egotea nahi duela.
Egilea: Goierriko Hitza