
Zumarragako Beloki Pilota Elkarteakantolatuta Goñiren omenezko XX. Pilota Txapelketa hasiko dabihar. Txapelketa honetan, afizionatu mailan puntan dabiltzanpilotariek hartuko dute parte. Horietako askok profesionaletarasaltoa egingo dute etorkizun laburrean, Aritz Lasak berak edo AimarOlaizola, Juan Martinez de Irujok edo Abel Barriolak bere garaianegin zuten bezala. Iaz txapelketa hau jokatu zuten bi pilotarik bidehau jarraitu dute aurten haiz zuzen, eta profesionalak dira jadaJaunarena eta Rico.
Txapelketak zazpi asteko iraupenaizango du, bihar hasi eta martxoaren 23an amaituko delarik.Lehendabiziko lau asteetan final-laurdenak jokatuko dituzte, hurrengobi asteetan final-erdiak eta martxoaren 23an izango da final handia.Partidak asteazkenero jokatuko dira, Zumarragako Beloki pilotalekuanarratsaldeko 18:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango eta partidabakoitzeko otar bat zozketatuko da bertaratzen diren guztien artean.Zozketarako txartelak euro batean salduko dira.
Promesetan jokatuko duten pilotariak:
- Mendinueta (Gasteiz)
- Victor (Errioxa)
- Biain (Zumarraga)
- Cruz (Urretxu)
- Quina (Zumarraga)
- Apezetxea (Goizueta)
- Olaetxea (Lizartza)
- Elezkano (??)
Senior mailako pilotariak:
- Larrañaga (Azpeitia)-Jauregi (Bergara)
- Onsalo-Gorrotxategi (Hernani)
- Andreu-Lopez (Ortuella)
- Antxotegi-Aldape
- Yoldi (Huarte-Pamplona)-Linzoain
- Armendariz-Iriarte
- Ezkurdia-Irureta (Beasain)
- Baez (Donostia)-Telletxea
Egilea: Beloki Pilota Elkartea