Lanak iazko azarorako amaituta beharbazuten ere, atzeratu egin dira eta gaur jarri da martxan azkeneanIspilla kiroldegiko igogailu berria. Lanak atzeratzearen arrazoinagusia planoetan agertzen ez zen habe bat izan zen. Langileek haunola saihestu aztertu behar izan zuten lanekin jarraitu ahal izateko.
Igogailua berritzeko lanak E Planarenbaitako diru-laguntzekin eraman dira aurrera. Lanak gehienezko140.000 euroko prezioan atera ziren lehiaketara. Azkenean Ergaenpresari egokitu zitzaizkion lanak 108.000 euroren truke. Azkeneanbaina 20.000 euro gehiago ordaindu behar izan dira, aipatutakoaldaketak tarteko.