Mairi emakumeen elkarteak prest dudagoeneko emakumearen nazioarteko egunaren bueltan antolatu duenegitaraua. Antolatu duten emakumearen astea martxoaren 6tik 12raluzatuko da eta hainbat dira egingo dituzten ekintzak. Hitzaldiak,irteerak, antzerkia eta afaria izango dira, besteak beste.
Egingo duten lehendabiziko ekintza Xerasari banaketan parte hartzea izango da. Urretxuko eta Zumarragakoudalek antolatuta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldekoibilbidea egin duten pertsonak edo erakundeak errekonozitzea dasariaren helburua. Ekitaldia martxoaren 6an izango da Urretxukoudaletxean.
Martxoaren 7an, hitzaldia izango da”Pertsona ezinduak” izenburupean. Atzegiko ordezkariak arduratukodira solasaldiaz. Urretxuko kultur etxean izango da eta nahi duenguztiarentzat irekita dago. Martxoaren 8an, emakumearen nazioartekoegunean, txokolate jana izango da Mairiren egoitzan. Parte hartzekobeharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Ondoren, bi udalek urteroantolatzen duten elkarretaratzean parte hartuko duteAreizaga-Kalebarren plazan.
Martxoaren 9an, irteera egingo duteAiako Harrira. Erdi Aroko Iturraran baserrira eta parke botanikorabisitak egingo dituzte. Arratsaldeko hiruetan izango da irteera eta,honetan ere aldez aurretik izena eman beharko da.
Martxoaren 10ean antzerkia izango daIrri Makila jubilatuen antzerki taldearen eskutik. ”Historiasactuales” antzezlana eskainiko dute Zelai Ariztin 18:00etan. Sarreradoakoa izango da eta nahi duen guztia dago gonbidatuta. Asteariamaiera emateko, hilaren 11an, ostirala, beste hitzaldi bat izangoda. ”Zure bizitzako zein aro duzu nahiago, lehenagokoa alaoraingoa?” izenburupean Mª Angeles Machin psikologoakhausnarketarako tartea eskainiko du. Asteari amaiera emateko afariaegingo dute martxoaren 12an. Aldez aurretik hildako bazkideen aldekomeza izango da Zumarragako Andre Mari Jasokundearen parrokian. Gauregun 180 bazkide ditu elkarteak. Zumarragako eta Urretxukogainontzeko emakumeei bazkide egiteko deia egin zaie elkartetik.
Argazkia: Mairi elkarteko emakumeakikastaro batean.