Goñiren omenezko pilotatxapelketako final laurdenak jokatu zituzten atzo Zumarragako Belokipilotalekuan. Partidak arratsaldeko seiak eta erdian hasi ziren etahiru mailan neurtu ziren pilotariak. Lehenengo Zumarragako pilotaeskolako jokalariak aritu ziren, Sagastume-GonzalezMedinilla-Badiolaren kontra. 16ra jokatu zen partida erraz irabazizuen Sagastume eta Gonzalez bikoteak, 12 tantoko aldea aterata.
Jarraian 4 t´erdiko promesentxanda izan zen. Olaetxeak eta Urbietak jokatu behar zuten hasierabatean partida, baina azkenean Arrieta eta Mujika aritu ziren ordezkolanetan. 22 eta 4 Arrietaren alde gelditu zen azkenean markagailua.Amaitzeko senior mailako bikoteek jokatu zuten. Onsalo etaGorrotxategik Muguruza eta Jauregi izan zituzten aurkari.Larrañagaren ordezko lanetan aritu zen Muguruza. AzkeneanOnsalo eta Gorrotxategirentzat izan zen partida 22 eta 14 egin etagero.
Pasa den otsailaren 9an hasi zenGoñiren omenezko XX. pilota txapelketa. Bederatzi astekonorgehiagoka izango da. Lehenengo lau asteetan final laurdenakjokatuko, martxoaren 2ra arte. Martxoaren 16an eta 23an jokatuko dirafinal erdiak eta martxoren 23an egingo da finala. Partidak aurtenasteazkenero egingo dira Zumarragako Beloki pilotalekuan 18:30etikaurrera.