Ixiltasunak alde sortzailea izan dezake eta Ricardo Piglia, hamalau urteko isiltasunaren ondoren, guregana dator ustezko polizia-lan berri batekin.
Ustezkoa soilik, lan honek genero hau gailentzen baitu. Toni Duranen hilketa gertatu ondoren argentinar Panparen herrixka batean ikerketa lanak hasten dira; narrazioaren ildoa bilakatuko diren lanak, hain zuzen ere. Polizia-generoan nagusi izaten da ardatz logikoa, baina Ricardo Pigliak Blanco nocturno-n beste ikuspegi batetik abiatzen da eta bideratzen gaitu. Itxuraz baketsua den gizarte baten bizioek eta korrupzio gordinek ordezkatzen dute generoaren ohiko ardatza. Sendi-harremanek, infernu hutsa, islatzen dute herri baten bizimodua non antzinatik datozen engainuak, gezurrak eta diruzalekeria diren gainbehera doan orainaldiaren oinarriak.
Rikardo Babarro
