Eraldatzen emakumeen elkarteak ”Afrikazabaldu” izenburupean ospatuko du aurten emakume langilearennazioarteko eguna. Helburua emakume afrikarrek egiten dutenaerakustea da. Horretarako bitarteko ezberdinak erabilikodituztelarik.
Hala, bihar, ostirala,erakusketa bat inauguratuko dute Zelai Arizti kultur etxean. Bertan,emakume afrikarrek egiten duten artea ezagutzeko aukera izango da.Egindako lanen bitartez euren errealitatea ezagutzera ematera daemakume hauen helburua. Batik-ak izango dira erakusgai, guztiakKamerun eta Keniako emakumeek egindakoak.
Martxoaren 8aren bueltan ”Emakumeafrikarren I. zine mostra” ere antolatu dute. Emakume afrikarrenzuzendutako film eta dokumental ezberdinak proiektatuko dira. Hauenhelburua bizi duten errealitatea islatzea da. Era berean gazteeizuzendutako emanaldi bat ere izango da, zeina arte afrikarrariburuzko ikastaro batzuekin osatuko den.
Martxoaren 9an, Princess Kumba KoromaSierra Leonako emakumeak hitzaldia eskainiko du. Afrikako oraingo etalehenagoko artearen ezberdintasunak izango ditu mintzagai. 19:00etanhasiko da Zelai Ariztin. Ondoren ”La femme invisible” laburmetraiaaurkeztuko da.
Gainera, azken urteetan egindakoajarraituz, martxoaren 8an mahai informatiboa jarriko duteAreizaga-Kalebarren plazan, 11:00etatik 13:00etara. 2010eanberdintasuna lortzeko bidean eskualdean egindako lanaren gainekoinformazioa banatuko zaie gerturatzen direnei. Egun berean inauteriakere izango direnez, globoak ere banatuko dituzte gaztetxoenen artean.
Bestalde, eta emakumeek eurenbikotekide edo bikotekide ohien eskuetan hiltzen jarraitzen dutelasalatzeko elkarretaratzea egingo dute. Elkarretaratzean hilean behinegingo dira, lehendabiziko ostegunean. Lehena gaur izango da19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Ekimen hau Ordiziako Kimetz etaBeasaingo Asmube emakume elkarteek ere eramango dute aurrera.
Argazkia: ”Afrika zabaldu” erakusketako irudi bat (utzita)