
Jeronimo Martin seikoteak hasieraemango dio Matine Musikaleei. Hamargarren aldiz antolatu duZumarragako Udalak musika ezberdinak eskaintzen dituen zikloa.Kontzertu denak igandero izango dira, Zelai Arizti aretoan,13:00etan.
Jeronimo Martin piano-jolea etamusikagilea da, bilbotarra. Jazz estiloan, beste bost musikariekinbatera Martinek berak sortutako musika joko dute Zelai Arizti aretoandatorren igandean Matine Musikaletako lehenengo kontzertuan.
Zikloak martxoko igande guztiak hartukoditu. Hurrengo saioa, hilaren 13an, Zumarragako Musika Bandakeskainiko du. Sanna bikoteak pianoa eta soinuarekin Astor Piazzolamusikagile argentinarraren tangoak ekarriko ditu hilaren 20an.Musikaldia amaitzeko, Durangaldeako Ulannah folk taldeak kontzertuaeskainiko du Zumarragan hilaren 27an.