Hiru izan ziren guztira jokatu zirenpartidak, final laurdenetan azken asteetan egin den bezala.Lehendabizi Beloki pilota elkarteko kideen txanda izan zen. Bigarrenpartida promesen mailakoa izan zen. 4 t´erdian aritu zirenQuina eta Urbieta, 22 eta 19ko emaitzarekin amaitu zelarik partida.
Partida oso borrokatua izan zen,bietako edozeinek irabazteko modukoa. Quina 1 eta 0 aurerratu zenmarkagailuan, nahiz eta ondoren atzetik ibili zen, markagailuan 14eta 13an geratu arte. Urbietak hartu zuen abantaila berriro 19-16gelditu zelarik markagailua. Quinak buelta eman zion hala erepartidari eta ondorengo tanto guztiak bere aldekoak izan ziren 22 eta19an amaitu zuten arte. Quinak horrela final erdietarako txartelaeskuratu zuen.
Senior mailan bikoteka jokatu zutenEzkurdiak eta Iruretak eta Baezek eta Zubirik. 22 eta 15 irabazi zuenpartida azkenean lehenengo bikoteak.
Final erdiak datozen bi asteetanjokatuko dira, martxoaren 9an eta 16an. Finala martxoaren 23anjokatuko da Beloki pilotalekuan. Partida guztiak 18:30etik aurrerajokatuko dira.
Bihar Udaberriko Torneoa
Udaberriko Torneoaren baitan, lehenengomailako bikotekako partida bat jokatuko da Beloki pilotalekuan,bihar. Udaberriko Torneoa Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzendu. Biharko kasuan Zumarragako Beloki eta Beasaingo Murumendi pilotaelkarteko pilotariak lehiatuko dira senior mailan. Zumarragarrenaldetik Mikel Rodriguez eta Asier Intxaustik osatutako bikoteaarituko da. Biharko partida irabazten duen bikotea txapelketako finalerdietara igaroko da. Partida 21:15ean hasiko da .
Argazkia: Quina (eskuinean), Cruz-ekinbatera Zumarragako Beloki frontoian. Artxiboko argazkia.
