Iragarpenek kontrakoa bazioten ere,gaur Zumarraga eta Urretxu zurituta esnatu dira. Hori horrela, gaurkoZuhaitz Egunerako aurreikusita zegoen irteera bat bertan beheragelditu da. 09:45ean Santa Barbaran hitzartuta zeudenZumarraga-Urretxu ikastolako 76 haur, baina eguraldi txarra delaatzeratu egin dute ekimena. Hala, eta eguraldiak laguntzen badu,10:45ean egingo da landaketa bihar, leku berean.
Bigarren txandako hitzordua berehorretan mantendu da, dena den. Hala, Gainzuri ikastetxeko 5 eta 10urte bitarteko 54 haurrek bederatzi zuhaitz landatu dituzte,Altamiran, eguneko zentroan eta Elizalden. Hiru Ginkgo Biloba, hiruAlbizia Julibrisin, Prunus Cerasifera Pissardi bat eta bi PrunusSerrulata. Lana gogotik egin eta gero ogitartekoak banatu dituzte.Zumarragako eta Urretxuko gainontzeko ikastetxeetan ere egin dabanaketa Urretxuko eta Zumarragako udalen eskutik.
Argazkia: Gainzuri ikastetxeko haurrakogitartekoak jaten zuhaitzak landatu eta gero.