Pasa den urteko uztailean itxi zutenIburreta eta Hirukia tabernen pareko plazan, urteetan egunkariaksaltzeko erabili den kioskoa. Plaza bera berritzeko egin ziren lanenbaitan, jada zaharkitua gelditu zen kioskoa ere berritzeko erabakiahartu zuen Zumarragako Udalak. Lanak iraun duten bitartean, Nafarroaplazan hutsik zegoen lokal batean saldu dira egunkariak.
Egin diren berrikuntzak saltzaileenbeharrei erantzuteko egin dira. Hala, bezeroak hartzeko gunea Hirukiatabernara begira jarri dute. Kiosko berriaren forma ere, zaharrarekinalderatuta ezberdina da. Lauki luzea, laukizuzena izan beharrean,luzeagoa eta estuagoa da bertsio berria. Gainera, hiru metrokoteilatutxoa du erosleek itxaroterakoan babesteko tokia izan dezaten.
Datorren astean, aipatutako plazan etaPiedad kalean egin diren berritze lanak guztiz amaitu direla eta,gune berrituaren inaugurazioa izango da, oraindik Udalak aurreratu ezduen egun batean.