
Mobilizazioekin jarraituko duteZumarragako EAG, Etengabeko Arreta Guneetako langileak. Zumarragakozerbitzuarekin batera Beasaingoak ere bat egingo dute protestahauetara. Gaur hasiko dute berriz greba, hilaren 26ra arte.
Osasun Zentroetako larrialdi zerbitzuakdira Etengabeko Arreta Guneak, mediku, erizain eta zaindari batekosatuta. Grebak Gipuzkoako eta Bizkaiko EAG-etan egingo dituzte,Osakidetzak ”osasun publikoaren aurka duen plana” dela eta.
Osakidetza egiten ari den zerbitzumurrizketak, Zumarragako EAG-ko Lopez zaindariaren arabera:”Osakidetzak zerbitzuak pribatizatu nahi ditu eta horrek bierrealitate sortzen ditu: langilearena eta erabiltzailearena”.Langilerik ez du kaleratu Osakidetzak baina ordutegiak murriztudizkie, eta ”urtean bete beharreko orduetara ez iristea gertadaiteke”, dio Arantxa Ramos Zumarragako EAG-ko erizainak.
Zerbitzuen erabiltzaileei dagokionez,”zerbitzuen murrizketek ondorio zuzenak eragiten ditu. Legazpin,adibidez ez dago jada Etengabeko Arreta Gunerik”, azaldu du Lopezek.Gauzak horrela, osasun zerbitzuen murrizketak ospitaleei ere eragingodie. ”Gure protesten atzetik, Lehenengo Mailako Arreta zerbitzukoenprotestak etorriko dira eta ondoren ospitaleetako langileena. Azkenhoriek ez dira iristen eta murrizketek ospitaletan kolapsoa sordezakete”.
Zumarragako EAG-tik salatu nahi dute,”Osakidetza ez da gurekin eseri, hartu dituen neurriakaldebakarrekoak izan dira. Soldatak ere murriztu dizkigute eta ezdugu txintik ere esan, garaiak gogorrak badira, gogorrak diraguztiontzat. Baina ordutegien eta zerbitzuen murrizketarekin ez gatozbat”. Lopezek eta Ramosek, ”Etengabeko Arreta Guneetako langileguztiak grebarekin bat” datozela esan dute, ”sindikatu guztiekbabestutako mobilizazioa da”.
Osakidetzak ematen dituen zerbitzuakhiru mailatan sailkatzen dira. Etengabeko zerbitzuak oinarrian, lehenmailakoak ondoren eta ospitaletan ematen den zerbitzua goian.”Oinarrietako zerbitzuak murriztuz bagoaz, ospitaleetara joanbeharko dira erabiltzaileak, nahiz eta bertan ematen den arretagobernuarentzat askoz ere garestiagoa izan”, gogoratu du Lopezek.
Greba gaurtik hilaren 26ra
Greba gaur hasiko dute 9:00etan etamartxoaren 26ko 9:00etan amaituko dute. Zerbitzu minimoak betekodituzte ”benetako larrialdiak bideratuko ditugu”.