Krisi ekonomiko-finantzarioa azaleratuzenetik bi herrietako udalek maileguen ondorioz duten zorpetze mailaigo egin zen iazko ekitaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunsailaren datuen arabera, 2010ean guztira 5.182.684 eurora igo zenUrretxuko eta Zumarragako udalek duten zorraren kopurua, 2009anzorra, 2.951.057 eurokoa zen bitartean. Emandako datuen arabera, gauregun biztanleko 514 euro zor ditu Urretxuko Udalak eta 167 euroZumarragakoak.
Krisiaren egoeragatik eta maileguakeskuratzeko -eta ordaintzeko- zailtasunengatik Zumarragako Udalak iazhanditu egin zuen zorpetzea kreditu gehiago eskatuta. Egoera berean daude Goierrin adibidez, Legazpi, Mutiloa, Olaberria eta Segura.Urretxuko Udalak bere aldetik, gaur egun 3 milioiko zorra du, azkenbi urteotan zorrik gabeko egoeratik 1,5na milioiko maileguak eskuratuondoren.
Hirigintza lanak egiteko
Obrak, ingurunearen egokitzapenak etahirigintzako lanak egiteko eskatu dituzte mailegu gehiago azken biurteotan zorpetze maila hazi duten udalek. Urretxuk, 1,5na milioieuroko bi mailegurekin Sarralde lantegiaren eremua hiritartu etaetxebizitzak egiteko proiektua bideratu nahi ditu.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia,Ogasuna.