Oraingo saioan, Miren Agur Meabe idazlebizkaitarraren ”Zazpi orduak” liburu fantastikoaren gaineansolastatu ziren irakurle taldekoak, Miren Agur Meabe idazlea erebertan zela. Meabek liburuaren gaineko hainbat argibide eman zituen,eta irakurle taldeko kideen zalantzak asetu zituen. Miren AgurMeabe, olerkari bikaina da, eta haur eta gazteen literatura alorreanhainbat lan argitaratu ditu. Kaleratu berri duen ”Zazpi orduak”,ukitu fantastikoa duten hainbat ipuinez osaturiko lana da, eurenartean lotura berezia dutenak.
Zumarraga-Urretxuko euskarazko irakurletaldeak apirilaren 12an egingo du bere hurrengo bilkura, eta egunhorretan, Xabier Montoiaren ”Gasteizko hondartzak” lanarengainean jardungo dira. Irakurle taldearen ateak zabalik daudeirakurtzea gustuko duen edonorentzat. Liburua irakurri eta bertarahurbildu baino ez da egin behar. Saioak, Gorka Azkaratek gidatu ohiditu. Apirileko saioaz gain, maiatzean ere beste saio bat egingo da,ikasturteari amaiera emateko. Urrian egin zen aurtengo ikasturtekolehenengo saioa, eta aurten hiru idazle pasa dira iarkurle taldetik:Eider Rodriguez, Ur Apalategi eta etorri berri den Miren Agur Meabe.