Behin betiko erabakia izan aurretikzegoen erabakita Bruselaren zuzentaraua, EAJren, Hamaikabaten etaPSE-EEren aldeko botoak hala ahalbidetu baitute gaiaren ingurukoeztabaidak iraun duen bitartean. Araua onartuta ordea, garraiolariekzenbat ordaindu behar duten zehaztea falta da. Bi urte barruDeskargan ere jarriko dute bidesaria, Beasain-Durango errepidean.
Oraingoz, 3,5 tona baino gehiagokokamioiek bakarrik ordaindu beharko dute Etxegaraten, datorren urteanhasita. Deskargan berriz, 2013tik aurrera bertatik igarotzen direnibilgailu guztiek. Batzar Nagusietan egindako legealdiko azkenbatzarrean ez zen erabaki berririk hartu, eta bidesari bakoitzeanzenbat ordaindu beharko den datorren legealdian zehaztuko dute.
Bertakoei deskonturik ez
Etxegaratetik igarotzen den kamiobakoitzak zenbat ordaindu behar duen zehaztu gabe badago ere, ForuAldundiak hainbat irizpide jartzeko asmoa du ordainketa egiteko:ingurumen kalteak, errepideak duen ibilgailu pilaketa maila,errepidea erabiltzeagatik sortzen diren kalteak… Puntu honetanEuropako zuzentarauak dioena errespetatuko du Gipuzkoako ForuAldundiak. Hala, ohiko erabiltzaileei gehienez %13ko beherapenaegingo zaie tarifetan eta Gipuzkoako garraiolariei ez zaie deskontuberezirik egingo.
Hala ere, ordaindu beharrekoan hainbatbeherapen egiteko aukera eskuartean du Aldundiak. Aukera horiekaurrera eramatea erabakiko balitz, gauez eta trafiko gutxiko ordu etagaraietan ordaindu beharrekoa gutxiago izango litzateke. Zama, zarataeta CO2 isuri kantitatearen arabera ordaintzeko aukera ere aztertukodu Aldundiak. N-1ean bidesaria jarrita errepideko kamioi kopuruamurriztu nahi du Foru Aldundiak.
Egilea: Goierriko Hitza