Pasa den osteguneanhasi zuen bere ibilia Trebiñun Korrikaren 17. edizioak “Maitatu,ikasi, ari… euskalakari” leloa hartuta. Igandean,hilaren 17an amaituko da Donostian. Bitarte horretan, Zumarraga etaUrretxu ere zeharkatuko ditu euskararen aldeko martxak, osteguneangoizeko 7:29 inguruan sartuko da UrretxunDeskargatik. 8:10 inguruan, bi herrietako kaleak zeharkatu eta geroLegazpi aldera egingo du Korrikak, Urretxutik barrena.
Aurretik baina,eskoletako haurrek, euskararen aldeko euren martxa propioa egin dutegaur goizean. Bi herrietako ikastetxe guztietako haurrek hartu duteparte Korrika Txikian, haur hezkuntzatik hasi eta maila altuagoetaraarte. 11:00etan hartu dute testigua Goierriko plazan Gainzuriikastetxekoek. Handik Labeaga kalea igarota, Berriki pareanikastolakoek hartu dute testigua. Handik Zumarraga aldera jo dute, LaSalle-Legazpi ikastetxeraino. Bertantestigua aldatuta, Bidezarretik barrena, Zumarragako udaletxe pareanamaitu dute Korrika Txikia. Ehundaka izan dira bertan parte hartuduten haurrak.
- Ikusi bideoa jarraian:
Korrika Txikiko argazkiak ikusgai dituzue otamotz.eus-en argazki bildumen sailean.