
Igandean, apirilak 17, VI.Lore eta Landare Azoka egingo dute Urretxun. Lizeoko jolastokianjarriko dute azoka estreinekoz, Gernikako Arbola plazan obretanbaitaude. Aurten gainera, postuen kopurua igo egin da.
Seigarren urtea da Urretxunlore eta landare azoka egingo dutena. Azken urteetan sei postuk osatudute, baina aurten zortzi izango dira: Urrutia, Goilore, EugenioAgirretxe, Azanza, Aritz Urretabizkaia, Aranburu Negutegiak, BlaseneaMintegia eta Viveros Landabaso. Azken biek gainera, lehen urteaizango dute Urretxuko ferian.
10:00etatik 14:30era irekikodute azoka, eta oso eguraldi txarra egiten badu, Lizeoko soinketagelan kokatuko dute.
Postuez gain, azokaren guneanlorezaintzarako tresnak jarriko dituzte erakusgai, eta loreak etalandareak ere zozketatuko dituzte. Azkenik, tailerrak ere antolatukodituzte, bai helduei eta bai gazteei zuzenduta. Lore lehorrak nolaegin, landareak nola landatu edota lore zentroak nola prestatuerakutsiko dute Begoña Cruzek eta Nerea Soraluzek.
Azokari lotuta, gaurarratsaldean etxeko lorezaintza tailerra egingo dute Urretxuko kulturetxean. Bi ordutegi daude aukeran. Parte hartu nahi dutenek kulturetxera hots egin beharko dute izena emateko. 943 038088 da telefonoa.