
Bihar, Zelai Arizti aretoan, 19:30eanIrrintzi dantza taldeak urteko jaialdia eskainiko du. Ehun laguninguru igoko dira oholtza gainera: taldeko dantzari helduak, haurraketa musikariak.
1998am hasi ziren jaialdi hau egiten.”Dantza taldea sortu zenaren 30. urtemuga ospatu genuen, etajaialdia egin. Ordutik, urtero antolatu dugu hutsik egin gabe”, dioIrrintziko Eneko Galdosek. Irrintzi taldea sortu zutela 44 urtebeteko dira aurten.
Etziko jaialdian inoiz baino musikarigehiagok parte hartuko dute, ”musikari asko igoko da oholtzara;orain artean erabili ez ditugun musika tresnak entzungo dira, pianoaadibidez”. Koreografia berria ere eskainiko dute, dantzatradizionalarekin batera.
Oraindik segurtatzeko moduan ez badaudeere, Galdosek aurreratu du jaialdiko ”aurkezpena bertsotan egitekoasmoa” dutela.
Jaialdiaren helburua ”urtean zeharumeek egiten duten lana gurasoei erakustea da, eta dantzari txikiegunekoa eta jaietako dantzaldiez gain, beste ekitaldi publiko bategiteko aukera edukitzea. Gainera, taldeko kide guztiak oholtzaraigotzen garen egun bakarra izanik, garrantzia berezia du jaialdiak”.