Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrakbosgarren aldiz irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketa. Mikel Zubiaañorgarrari finala irabazi zion herenegun, partida azkar batean.«Semeari eskaintzen diot txapela, ukalondoa hautsita baitagoospitalean» dio. Egoitz Irure zestoarrak egin du hirugarren etaMario Gallego legazpiarrak laugarren.
Espero al zenuen txapelketa haubosgarrengoz irabaztea?
Beti espero duzu eta ez duzu espero. Behinirabazi baduzu, hurrengoan ere aukerak dituzu, eta lau aldiz irabazibaldin baduzu, bosgarrenean zergatik ez. Hala ere, gu zahartzen arigara, eta gazteak sendo datoz. Jauzi handia ematen ari dira urtetikurtera. Horrek harritu nau gehien aurten.
Finala azkar irabazi duzugainera…
Partida ona egin nuen. Elkar asko ezagutzen dugu jada,askotan jokatu baitugu elkarrekin. Orain arteko partida guztietanirabazi egin diot eta agian arlo psikologikoak ere eragina izangozuen.
Eire-bankoa xake txapelketaz zeiniritzi duzu?
Txapelketan parte hartzen hasi nintzenetik gora egindu, bai jokalari kopuruan eta baita mailan ere. Azken 8 urteetanjokatu dut, eta bada lehen urteetan 16 onenen artean sailkatzen zireneta egun urrundik ere iristen ez diren jokalariak. Hasiera batean ereUrretxuko eta Zumarragako edo gertuko herrietako jokalariakerakartzen zituen. Orain Donostiatik, Zaldibiatik, Altsasutik,Zestoatik… gatoz.
Zer du ba ona txapelketahonek?
Malgutasuna. Partidak nahi duzunean jokatzen dituzu. Umeakedo lana direla eta, txapelketetara ezin izaten dut joan, bainahonetan, aste osoa duzu partida bat jokatzeko. Aurkariari hots egineta egun bat adosten duzu, eta astean bi ordu aurkitzea ez da horrenzaila. Malgutasun horri esker jokatu dezaket txapelketa hau. Horrezgain, giroa oso ona da. Hasieran ez nuen inor ezagutzen eta orainlagunak gara guztiok.
Orduan, normalean ez duzu xakeanjokatzen…
Ez. Ez nago federatuta, eta azken urteetan oso gutxijokatu dut. Horrek abantailak eta desabantailak ditu agian.Abantaila, motibatuago egon naitekeela da. Urtean jokatzen dudantxapelketa bakarra da, eta beste askok astero jokatzen dituztepartidak. Horren eraginez gainera, agian nire jokoa ez dute hainbesteezagutzen. Desabantaila, astero jokatzen dutenak agian errodajehandiagoa dutela da. Denbora dudanean, Donostiako Opena edo jokatzeagustatuko litzaidake.
Txapela nori eskaintzen diozu?
Semeari.Ospitalean dago ukalondoa hautsita, eta berari eskaini nahi nioke.
Egilea: Goierriko Hitza.