Urretxuko EAJk datorren maiatzaren 22kohauteskundeetarako antolatu duen zerrenda aurkeztu zuen atzo prentsaaurrean. Itziar Agirre izango da zerrendaburua, Anjel Erratzu eta IonPol Agirrek jarraituta. Bailara moduan lan egitearen garrantziaazpimarratu zuen atzo Agirrek, enpleguaren sorreran, ekintzailetasunabultzatzeko beharrean, formazioan eta bailararen garapen ekonomikoanjarriko dituzte batez ere indarrak, eta horiek izango dira, EAJkUrretxun aurkeztu duen programaren oinarriak.
Garapen ekonomikoaren aldeko politikaaktiboaz gain, Urretxuko arau subsidiarioen onarpena izango da EAJrenhelburu nagusietako bat. ”Irimo, beste erakundeen laguntzarekinaktibitate ekonomikorako gordetzea, Lizeoa gune publiko bezalamantentzea edo Aparicio auzoari irtenbide bat emateko Caminerosenetxebizitza publikoen eraikuntza handitzea” izango dirazerrendaburuak esan zuenez lehenetsiko dituen proiektuak.
Bestalde, datozen egunetan EuskoAlderdi Jentzaleak hauteskundeetarako prestatu duen ”programa zabaleta sakona” interneten izango da ikusgai. ”Urretxuarren babesalortzeko 140 proposamenez osatua eta dokumentu bizia izatekohelburuarekin, Itziar Agirreren web orrian zintzilikatuko dena”.
EAJkUrretxun aurkeztuko duen programaren ildo nagusiak ezagutzera emateazgainera, ”hauteskundeetan aukera politiko guztiak” egotearen aldeagertu da, eta ”urretxuarrek libreki” aukeratzearen alde agertudira.
Zerrenda osoa ikusgai duzue jarraian:
1. Itziar Agirre Berriotxoa
2. Angel Errazu Garate
3. Ion Pol Agirre Berriotxoa
4. Jon Luqui Albisua
5. Larraitz Urrestilla Beloki
6. Igor Zubillaga Aguado
7. M.ª Angeles Erostegi Uribe
8. Iakes Antia Juaristi
9. Karmele Etxeberria Larraza
10. Milagros Alberdi Sasieta
11. Ivanka Ognyanova Sevdina
12. Víctor Pérez Eguren
13. Amaia Bereziartu Albisua
Ordezkoak:
1.Arantxa Barrio Legaz
2. Ricardo Eguia Puyana
3. M.ª Angeles Idiaquez Lizarralde
Egilea: Goierriko Hitza.