Urretxukoak ordu betelehenago egin bezala, Zumarragako EAJk ere hauteskundeetarakoosatutako zerrenda aurkeztu zuen atzo 19:00etan Zelai Ariztin. IñigoPeñagarikano da zerrendaburua, besteak beste, zerrenda ”prestatutadagoen jendez” osatu dutela azpimarratu zuen, ”plurala” delagaineratuz. Zerrendan lehendabiziko postuetan dauden pertsonak,independienteak direla azpimarratu zuen zerrendaburuak, alderdikokide ez direnak alegia, ”horrek Zumarragako ikuspegi zabalago batizatea ahalbideratuko digularik”. Peñagarikanoren atzetik daudezerrendan Josu Idigoras, Andoni Ormazabal, Itziar Urcelai eta IdoiaLuzuriaga.
Etorkizunari begira, krisiekonomikoa gainditzea izango da EAJren lehentasunetako bat; ”behineta berriz entzun diogu PSOEri Zumarragaren gaur egungo egoera, azken30 urteetako utzikeriaren ondorioa dela. Ez dugu arrazonamendu haukonpartitzen, eta min ematen digu herritarrak modu honetanengainatzeak. Oso argi izan behar dugu, inguruan ditugun herrieiinork ez diela ezer oparitu, eta gaur egun gu baino egoera hobeadutela, enpresagintza edo unibertsitateei dagokienean”.
Amaitzeko maiatzaren 22anbotoa emateak duen garrantzia gogorarazi zuen Peñagarikanok, ”gukez diogu inori bere botoa zein alderdiri eman behar dion esango,baina orain dela 4 urteko hauteskundeetan botoa ez ematea edo PSEribotoa ematea berdina zela garbi gelditu zen”.
Jarraian duzue ikusgai zerrenda osoa:
1. Iñigo Peñagarikano Badiola
2. Josu Idigoras Eguia
3. Andoni Ormazabal Amuchategui
4. Itziar Urcelai Ibarzabal
5. Idoia Luzuriaga Garcia
6. Jose Ignacio Esteibar Zubiaurre
7. Jose Carlos Ibarzabal Quesada
8. M.ª Jesús Berasategi Arrizabalaga
9. Xabier Soraluze Jauregi
10. Raquel Blanco Cobos
11. Jose Luis Ruiz Idigoras
12. Antonia Arrizabalaga Alberdi
13. Juan M.ª Balenciaga Arrondo
14. Arantza Urdangarin Ibarzabal
15. Javier Ibarzabal Pérez
16. M.ª Carmen Barrio Legaz
17. Juan Aguirre Mugica
Ordezkoak:
1.Arantza Arizti Ugarte
2. Jesús Iturbe Irizar
3. Juan José Sagarna Zumalacárregui