
Goierri Garaiko PSE-EEk aurrera begira,politika egiterako orduan, eskualde mailan jarraituko dituen lanildoak zeintzuk diren azaldu zituen atzo arratsaldeko agerraldian.Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean bildu ziren Oscar Valbuena,Mikel Serrano eta Lucio Hernando, Legazpiko, Zumarragako etaUrretxuko PSE-EEren zerrendaburuak hurrenez hurren.
Aipatu zituzten ildo nagusien arteanhiru ideia errepikatu ziren behin berriz: ekonomia biziberritzekoa,formazioa bultzatzekoa eta eskualde mailako turismoa sustatzekoa.Banan-banan egin zuen hautagai bakoitzak agerraldia, eskualde mailakoeta herri bakoitzeko estrategiak azalduz.
Mikel Serrano Zumarragako hautagaiak,herriko zein eskualdeko ekonomia suspertzeko ”Matxaingo guneekonomikoa sustatzea” beharrezkoa dela esan zuen. Era berean,”Urola Garaian Berrikuntza Gune bat sortu behar dugu,osasun-zerbitzuak hobetzea oinarrian izango dituena”. Hauerrealitate izan dadin, ”berebiziko garrantzia izango duBeasain-Durango autobidea edo Abiadura Handiko Trena bezalakoazpiegiturak bultzatzea, horregatik lehenbailehen amaituta egondaitezen lan egingo dugu”.
Formazioari dagokionean ”UGLEk, etaherriko gainontzeko ikastetxeek, kalitatezko formazioa eskaintzekogaitasuna izan behar dute”, modu honetara gazteei, lan mundura saltoegiteko ”behar duten babesa eskainiko diogu”.
Amaitzeko, turismoari dagokionean,Antioko interpretazio zentroa aipatu zuen, ”kudeaketan eredu”izango dela esanez.
Urretxuko zerrendaburuak PaisaiakoPortua izan zuen hizketa gai bere azalpeni hasiera emateko. LucioHernandok, Urretxun zeharkako aktibitate ekonomikoaren aldeko apustuaegingo dutela esan zuen. Horregatik, Pasaiako Portua, Urretxukoekonomiaren garapenean giltzarria dela esan zuen. Batez ere, ”bertanmugitzen den merkantzia guztiaren %50a baino gehiago, Goierri Garaikoaltzairutegietara bideratzen delako”. Dagoen lur industriala ”galdubaino lehenago erabili” egin behar dela esan zuen, Irimo-Sarraldeguneari buruz ari zela.
Horrekin lotuta, gune horrek,Irimo-Sarraldek berriro, Urretxurentzako lana eta aktibitateekonomikoa sortu behar dituela esan zuen. Horregatik ”arausubsidiario arduratsu” batzuetan sinesten dutela esanez amaitu zuenbere agerraldia.