Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Iñigo Peñagarikanori (EAJ) elkarrizketa

Urretxu eta Zumarraga
2011/05/19
Otamotz

Iñigo Peñagarikano Eitzagan jaio zen,Zumarragan, 1972an. Bi semeren aita da, ezkonduta dago eta ogibidezingeniaria da. Zumarragako kulturgintzan lan asko egindakoa da, etabesteak beste, Antzinako Ama Txistulari elkarteko, Goiargiabesbatzako, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko edota SecundinoEsnaola musika eskolako kide izan da. Politikagintzan aritua da,EAJren izenean hainbat batzordetan parte hartu izan du, eta orain,«kideei zerrendetan joateko askotan eskatu eta gero, nire buruaaurkezteko sasoia iritsi dela uste dut».


Zein da EAJk Goierrirako duenproiektua?

Herri guztiak elkarrekin lanean ipintzeko grina dugu,lidergo bat sortu behar da. Tolosan, Azkoitian eta Goierri behekoeragileekin egon gara, eta Goierri Garaian lidergo falta dagoelasumatu dugu. Gure asmoa, bailarako indarrak batzea da, indar horrekinGoierrira gerturatzeko. Garbi daukagu Goierrirekin elkarlanabultzatzea dela bidea. Orain arte Goierrin funtzionatu duen ereduamartxan jarri nahi dugu Goierri Garaian ere.


Zein da eredu hori?

Unibertsitateadago, lantegiak eta enpresak daude, eta herrietan daudenbaliabideekin uztartzen dute aurreko guztia.


Zumarragarako zuen proiektuarenardatzak zeintzuk dira?

Egoera ekonomikoa dela eta, langabeziatasa altua dago Zumarragan. Gipuzkoako eta Euskal Herriko tasarikaltuenetakoa da. Krisiak gogorrago eragin digu, eta zaila da aurreegitea daukagun egoerarekin. Goierrin etorkizun handiko enpresakdaude, zentro teknologikoak eta unibertsitatea. Beste ehundura batdute. Gure eredua, Goierri da. Esan daiteke, eredu horiArrasatekoarekin oso lotuta dagoela.


Arrasateko eredua aipatu duzu. Ondoezagutzen duzu zuk.

Bai. Han ikasi nuen ingeniaritza eta hangoenpresa batean egiten dut lan. Etorkizuna etengabeko formazioan dago,kooperazioan eta guztion erantzukizunean. Alkaterik onena duenherriak ere ez du aurrera egingo, herritarren parte hartzerik gabe.


Eredu hori aintzat hartuta, zeintzukdira Zumarragan ikusten dituzuen gabeziak?

Gurean, enpresekdituzten ezaugarriak direla eta, arazo handiagoak ditugu. Enpresahelduak dira gehienak, hau da, produzitzen dutenak ez du epe luzerakoproiekziorik. Horren aurrean, gure proposamena da formazio sustatzea,eta unibertsitateen eta enpresen arteko elkarlana bultzatzea.


Eremu politikoan zein da zuenproiektuaren ardatza?

Kudeaketa eredua aldatzea. Gehiengoabsolutua ez da batere onuragarria izan. Mikel Serranoren aropresidentzialistarekin amaitu nahi dugu, eta talde lanari ekin.Iritzi asko, adituak, arituak… Guztiak behar ditugu. Serranokerakundeen bitartez herrirako dirua lortu du, baina ez da hori gureeredua. Horrela ez da industria bultzatzen, erraztasunak emandakizkieke une jakin batean, baina orain arteko ereduarekin ez duguindustria salbatuko. Guztion arteko elkarlanak baino ez gaitusalbatuko, ez Eusko Jaurlaritzatik datorren diru laguntza batek.Nolanahi ere, guri kanpotik dirua lortzea zoragarria iruditzen zaigu,eta gu horretan ere arituko gara, baina ezin gara horretan bakarrikgelditu, hori ezin da garapenaren oinarri izan, garapena guztionartean eginiko lanak bermatuko duelako.


Zein izango litzateke zuen ekarpenapolitika egiteko moduan?

Umiltasun gabezia handia egon dela ustedugu. Zumarragan egin den guztia pertsona bakar batek egin dueladirudi, jende asko itzalean lanean arituta ere. Eta gu jende horriguztiari protagonismoa ematearen aldekoak gara. Esate baterako,Serranoren agintaldian elkarteek sortzen zutena murriztu dute etaalkateak pertsonalki antolatutako ekintzak sustatu dituzte; kirolareneremuan eskandaluzkoa izan da.


Etxebizitzaren gaian, zer politikagaratu nahi duzue?

Beste alderdiek alokairuaren apustua egin dute,eta gu poztu egin gara. Azken urteotan diru publikoarekin ondarepribatua sortu da, eta ez dugu uste bidezkoa denik. Pozik gaudeguztiok ados gaudela dirudielako, arazoa finantziazioa izango daagian, adostasuna, ez; hori abiapuntu ona da. Gure kultura jabetzarenaldekoa da, hori aldatzea ez da erraza izango, baina hezkuntzarenbitartez egin daiteke.


Beasain-Durango errepidea, AHT, zein daazpiegiturei dagokienez duzuen irizpidea?

Beasain-Durangok onurakekarriko dizkigu Eitzagako eta Leturiatako zirkulazioa gutxitukoduelako. Errepide hori eraldatzeko garaia iritsiko da orduan, etaauzo horretako bizi-kalitatea hobetzeko aukera izango dugu. Errepidehorren bulebarizazioa proposatzen dugu, hain zuzen. AHTari buruz,gure eskualderako aukera dela uste dugu. Hiru hiriburuak elkartukoditu, eta iraultza bat izango da.


Eta Antioko proiektuari buruz, zerdiozue?

Antiorako proiektua guretzat oinarrizkoa da, niretzako,bereziki. Han egiten denak Antio erabat alda dezake, eta nik etabeste askok uste dugu, Antio espiritualitatearen gotorlekua dela.Batzuk erlijioari lotua, beste batzuk naturari… bakoitzak bereerara. Bestalde, kalkuluak eginak dauzkagu, eta zentroarenmantenimendu kostuak, Zumarragako kultur aurrekontua erabathipotekatuko luke etorkizunean. Gu, proiektua gelditzearen aldekoakgara. Antioko makroproiektuaren inguruan Bilduren posizionamendufaltak ere arduratuta gauzka.


Zaborren kudeaketak ere eman duzeresanik, zein izango da zuen eginbidea?

Aldundiak dioenarekinbat gatoz. Gauza asko egiten ari gara poliki-poliki. Nolanahi ere,gure kontsumo ohiturei erreparatzea komeni dela uste dugu. Oraindikdauden edukiontzi guztiak erabiltzen ez baditugu, nola hasiko garametodo berritzaileagoekin? Edukiontzi marroia momentuz aski delakoangaude, ez ginateke atez-ateko sistemarekin hasiko.


Gizarte arloan zeintzuk diraZumarragarako dituzuen proposamen zehatzak?

Orokortasunetikurrunduta, belaunaldi ezberdinetako herritarren arteko harremanakbultzatzeko asmoa daukagu, kultur taldeen bitartez. Etxebizitzatutelatuak nahi ditugu, behar dituztenentzat. Eitzagan, helduentzakozentro bat behar dela uste dugu, izan ere, Eitzaga atzeratuta geratuda azpiegiturei dagokienez.


Etorkinei zuzendutako politikaberezirik egingo al duzue?

Ezin dugu ahaztu gu ere nonbaitetiketorritakoak garela. Gehiegikeriak moztu behar dira eta laguntzakbideratu. Etorkinak ez dira arazo bat, aukera dira.


Emakumezkoen eta gizonezkoenberdintasuna bultzatuko al duzue?

Egiteko asko dago. Lan taldeangaiarekin lotutako aditua dugu, eta, bere gidaritzapean, egiteko askobadago ere, emakumeek eskaintzeko dutena xahutu ordez, hartzeko prestgaude. Indarkeriari dagokionez, lehentasuna izan behar du. Gureprogramatako lehenengo puntua dela esaten hasi beharko gara:indarkeria salatuko dugula, kontra egingo dugula.


Kulturaren eremua ezaguna zaizu, zerdago faltan? Eta soberan?

Azpiegitura onak daude Zumarragan,kudeaketa aldetik hobekuntzak egin daitezke, baina gure indarrakkultur taldeetan jarriko ditugu. Gizarteak une honetan behar dituenbaloreak transmititzeko sekulako rola jokatu dezakete elkarteek.


Kulturatik euskarara. Zumarragakoeuskararen egoera ez da onena. Zer egin daiteke?

Lan asko dagoegiteko. Norbera bere burutik hasi behar da, elkarlanera arte. Azkenurteotan asko jaitsi da euskararen erabilera Zumarragako udaletxean.


Nola ikusten duzu egungo testuingurupolitikoa?

Oso baikor nago. ETAren disoluzioa falta da. Guk egoerahau ez dugu inoiz ezagutu, beti bizi izan dugu berdina, eta gauzakaldatuko direla sinistuta nago. Euskal Herrirako garai berriak datoz.

 

Argazkia: Iñigo Peñagarikano, Zumarragako EAJko hautagaia, Batzokian.
Egilea: Goierriko Hitza.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
2

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
4

Zea Mays eta Gozategi taldeek joko dute Urretxuko jaietan

2025/07/04
Urretxu
5

Urretxu-Azkoitia errepidean autoak txandaka pasako dira astelehenetik aurrera

2025/07/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT