Pasa den igandean, maiatzak 22,Hondarribiko Triatloia egin zen. Bertan izan ziren beste behin, UrolaAsirauto Plazaola taldeko kideak. Aipatzekoa da gainera, eskualdekonesken taldeak egin zuen lana, hirugarren postua eskuratu baitzuensailkapen orokorrean. Pozik egoteko modukoa da hirugarren postu hau,guztira zortzi taldek eta 75 kirolarik parte hartu zutela kontutanhartuta. Hondarribin egin zen proba, Euskadiko Triatloi Txapelkatakobigarrena izan zen; lehendabizikoa bezala sprint distantzian jokatuzen.
Taldeka ez ezik, bakarka ere primeranaritu ziren taldekideak. Gema Hernandezek esaterako, seigarren postuaeskuratu zuen, Radka Vodickova txekiarrak irabazitako proban. Bereatzetik Ainhoa Garcia sailkatu zen 13. postuan. Taldearekin euskalzirkuituan debuta eginez, Rosa Martinek ere proba amaitzea lortuzuen. Zorte okerragoa izan zuen halaber, Ainhoa Auzmendik. Partehartzen zuen lehendabiziko lasterketa amaitu gabe utzi behar izanbaitzuen. Igeriketa saio ona egin eta gero, bizikletako katea hautsizitzaion eta ezin izan zuen aurrera jarraitu.
Mutilek bere aldetik, 19. egin zutensailkapen orokorrean, 29 talderen artean. Mutiletan lehena JosetxoMujika izan zen, beteranoen bigarren mailan irabazi zuelarik. Bereatzetik Joseba Alberdi, Roberto Renilla eta Dani Heras sailkatuziren. Proba hau Jon Unanue zarauztarrak irabazi zuen 1:04:30-eko denborarekin. Hurrengo proba Bilboko Ironman erdiaizango da datorren asteburuan, hilaren 28an.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola.