Bi hilabeteko probaldiaren ondoren,martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan,«trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu»direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotakobalantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiaduramurrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera.
N-1eko radarra martxoaren 28an jarrizuten, eta proba moduan martxan badago ere, herenegun goizalderaarte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abiadura muga gainditu duten2.178 ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelakoarau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dioradarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikokoarduradunengana.
Martxan egon gabe ere, radarra jarrizutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute HerrizaingoSailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoenabiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala,baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua%8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean.
Trafiko arduradunen ustez, probaldiandatuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan»jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute.
N-1eko radarrak, Ordizia eta Iruraartean ibilgailuek hartzen duten bataz-besteko abiadura neurtzen du.Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, etaordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du.Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoakamioientzat.
Sistema «aitzindaria» dela diote,Hego Euskal Herrian jarri den lehena. Adituen arabera, «denborarekin,sistema berri hau ohiko radar finkoak ordezkatuz joango da». Izanere, radar finkoek ez bezala, honek ez du puntu bakar bateko abiaduraneurtzen, bi punturen arteko zatiarena baizik.