
Zintzo-Mintzo euskara elkarteakjakinarazi duenez, aurten Euskal Herriko KaleetakoHizkuntza-erabileraren VI. neurketa egingo du SoziolinguistikaKlusterrak. Horretarako, neurtzaile-kopuru handi bat bildu behar du,epe laburrean datu-bilketa osoa egiteko. Neurtzaile izateko eskaeraegiteko epea zabaldu dute eta mezu baten bitartez, gonbidapena egindiete proiektu honetan parte hartzeko. Helburu horrekin jarraianduzue, baliagarria izan daitekeen informazioa.
- Betebeharrak:
- 18 urtetik gora izatea.
- Ikasle unibertsitario, lanbide heziketakoa edo baliokide izatea.
- Ordainsaria:
- 300€ eta bidaia/dieta gastuak.
- ”Kale neurketaren metodologian aditua” ziurtagiria.
- Euskal Herriko erabilera datuen txostena eta aurkezpen ekitaldirako gonbidapena.
- Neurtzaile izanaren aitortza bat Soziolinguistika aldizkarian
- Eginkizunak:
- 30 orduko datu-bilketa: bost astetan: asteazken arratsaldean (2 ordu), larunbat goizean (2 ordu), larunbat arratsaldean (2 ordu)
- Neurtzaileek prestakuntza-saio bat jasoko dute irailaren hasieran (bi ordukoa)
- Noiz: irailaren 21etik urriaren 29ra
- Ibilbideak: neurtzaileek programako euren toki hurbilenetan egingo dituzte datu-bilketak
- Izena emateko helbideak:
- o.altuna@soziolinguistika.org
- b.uranga@soziolinguistika.org
- (Harremanetarako telefono zenbakia bidali)
- Informazio gehiago:
- http://www.soziolinguistika.org
- Soziolinguistika klusterra (Martin Ugalde K.P, 20140 ANDOAIN).
- Tel: 943 592 556 – 629 350 095
- Izena emateko epea: 2011ko ekainaren 24a bitartean