Miriam Luki kazetari urretxuarrakEuslandia liburua argitaratu du. Mondragon Unibertsitateak, EuskalKulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondoa egin zuen 2009an, etahango gogoetetan oinarrituta atera du liburua Goierriko Hitzakokazetariak. Pasa den astean aurkeztu zuen liburuak, ikastaroan landutako poema,komiki, abesti, transkripzio eta beste hainbat elementu jasotzenditu. Liburuaren diseinua eta irudiak, beste goierritar batek,Concetta Probanzak, egin ditu.
Duela ia bi urte, 2009an, egin zuenLukik Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa. Orduansortutako pentsamenduak, ikuspuntuak eta iritziak jaso ditu, kronikamoduan. Euskal kulturaren inguruko itaun ugari egiten ditu Urretxukokazetariak: zer da euskal? zer diogu “gutaz” hitz egitendugunean? zer da euskal identitatea? Euskal kulturaren diskurtsoareninguruko gogoeta egiten du bere lanean.
Ikastaroan entzundakoak dira liburukokapituluen abiapuntua, eta horiei, beste egile batzuek esandakoagehitzen die Lukik. Makina bat idazle, artista eta pentsalarirenideiak batu ditu: Koldo Zuazo, Jorge Oteiza, Imanol Galfarsoro,Herbert Marcuse, Maialen Lujanbio, Enesto Laclaura, Slavoj Zizek etaGabriel Aresti, besteak beste. Euskal Herriko zein kanpoko egileekesandakoak erabili ditu Lukik, lokala eta unibersalaren arteko zubiaegin nahian.
Lanku argitaletxeak eta MondragonUnibersidadeak elkarrekin argitaratu dute Euslandia. Liburua salgaidago www.lanku.com guneko denda digitalean, edo ohiko liburudendetan, 18 euroan. Zumarraga eta Urretxuko dendetan aurki izango da liburua eskuratzeko aukera.