Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Inocente Soria: ''Zeure burua aske ikusten duzunean mundu bat irekitzen zaizu''

Urretxu eta Zumarraga
2011/07/13
Otamotz

Nola ikusten duzu herria, 32 urterenondoren?

Oso aldatuta. Fisikoki asko garatu da. Horrez gain, gazteutzitako jendeak egun 60 urte ditu. Horrek atentzioa ematen dizu. Nikegunero ikusten dut neure burua, eta ez dut hainbesteko alderikikusten. Bestetik, kotxe asko dago. Herriak aparkaleku handi batdirudi. Batzuetan garaje batean sentitzen naiz. Paisaiak ereimaginatzen nituenak baina politagoak aurkitu ditut. Ederrenapilotalekua ere faltan botatzen dut, plaza arima gabe gelditu da.


Nolakoa izan da espetxetik atera etaetxera itzultzea, ateak irekitzea… ?

Oso arraroa egiten da.Azken urtean, ordu batzuez giltza erabil nezakeen zeldan, baina presoprebentiboa bazara bakarrik, eta nik 5 urte igaro nituen horrela, ezduzu inongo eskubiderik. 21 orduz itxita zaude, zelda txiki batean.Ia ez dakizu ate bat irekitzea eta ixtea zer den, eta etxera iritsieta hainbeste topatzen dituzu! armairuetan ere, zenbat gauza!Hozkailutik edozer har dezakezu jateko, eta hori ere arraroa egitenda. 7 urtean ez dut hozkailurik izan, leihoa nuen horretarako.


Sukalderik ere ez zenuten…

Zuresukaldea egin behar duzu. Tomate lata bat hartu, eta olioa botatzendiozu, lehengo lanparatxoak bezala. Txapa batzuekin paper zati batjarri, papera oliotan busti eta piztuta mantentzen da, baina latak suhar dezake. Hala ere, zeldan ez dago haizerik, eta kea sortzen da.Jateko ematen dizutena ez dago jaterik, inork ezin du jan. Hartu etazaborretara doa dena, baina han negozioa da.


Negozioa?

Espetxeak ez dirapublikoak, estatuak dirua ordaintzen die preso bakoitzeko.Espetxeetan, dirua ekonomizatu egiten dute, eta bestea eurentzako da.Ez da normala 3 hilabetez egunero bezperako ogia jasotzea. Hansaltzen dutena ere, dendetan dagonetik txarrena da kalitatez.Prezioak aldiz, askoz altuagoak dira, olio litroa 5 euro ordaintzengenuen. Barazkiak ere txarrak ekartzen dituzte. Protesta handiakegiten genituen, baina gauza hauek ikertuta daude. Horregatikprotestatzen duzun bitartean bestelako gauzetaz ahazten zara, besteakbeste eguneroko arazoez edota eskubide urraketez.


Zertan oinarritzen zareteegunerokotasunean aurrera egiteko?

Bakarrik zaudenean oso zailada. Espetxeko mundua oso gogorra da. Denetik aurki dezakezu,bortxatzaileak, pedofiloak, mertzenarioak… taldean zaudela lasaiagoibiltzen zara. Nik ez dut arazorik izan, baina bestelako presoek,sozialek, badituzte arazoak euren artean. Gu errespetatu egitengaituzte. Zerbait aldarrikatu behar denean beti hor gaude, serioakgara eta horrek asko balio du.


Eta presoen kolektiboak zein babesematen dizue?

Kolektiboa presoaren bizitza da. Jarraitzeko lerroamarkatzen dugu eta denok hor ibiltzen saiatzen gara. Barruan zergatikgauden ez ahazteko ere balio du. Printzipioak eta aldarrikapenakditugu, estatus politikoa bezala. Espetxeetan ere egiten diraprotestak, ostiraletakoak kasu. Elkartuago, babestuago gaude.


Eta bisitak, nola bizi dira?

Betizaude bisitaren zain. Euskal Herritik iristen den airea da. Kilometroasko dira, ordea, hain bisita gutxirako. Konturatzerako denboraamaitzen da, eta guri, orduko 5-6 minutu kentzen zizkiguten beti.Gogo txarrez jartzen zara, eta hori nahi dute: zuri bisitaren ahozapore gozoa kendu. Guretzako asteko unerik onena zela ikusten zuten,eta gu pozik irteteak izorratu egiten ziela zirudien.Ekarritakoarekin ere oztopoak jartzen dituzte, Otamotz euskarazdagoela eta ez dela sartzen… hurrengoan baietz… Azkenean, pozikegotetik, zeldara haserre igotzen zara.


Kanporatua izan aurretik gose grebanegon zinen. Nola eramaten da hori?

Kideekin bazaude hobetoeramaten da. Bakarrik egonda, ordea, nire kasuan, gutxi irtetennintzen. Fisikoki, banekien 14 egun zirela, baina bakardadea, egunakpoliki joaten direla… Normalean margolanekin entretenitzen nintzen,baina hiruzpalau egun greban daramatzazunean ez duzu gogorik.Entregetako arriskua tortura da. Aurten hiru aldiz zigortu duteestatu espainiarra torturengatik, Inkomunikazioak existitzen duenbitartean torturak hor jarraituko du eta hori dagoen bitartean,grebak egiten jarraitu behar da, fisikoki ahul egonda, torturatxikiagoa izango dela espero baituzu.


Eta entregaren une hori nolakoada?

Zalantza bat da. Badakizu zuk ez duzula ezer egin, eta askeutzi behar zaituztela, baina beti entzun izan dituzu espetxean bukatudutenen kasuak. Kezka hori beti duzu. Joan zaitezkeela esaten dizutenarte eta senideak ikusi eta besarkatzen dituzun arte, ez zaude lasai.Zeure burua aske ikusten duzunean mundu bat irekitzen zaizu. Baitajende multzo batekin egotean ere, urte askoan bi-hirurekin egonbaitzara gehienez. Begiratu eta mendiak ikusten dituzu; espetxegutxitatik ikusten dira mendiak. Etxera etortzeko gogoa duzu, bainaurruti zaude, eta luze egiten da itzulera.


Eta itzultzean zer baloratzenduzu?

Gauzarik txikienak. Ni mendian sentitzen naiz gustuen. Lasaieta gustura sentitzen naiz. Landareei erreparatzen diet, zuhaitzakezagutzen ditut… eguneroko lasaitasun unea da, pintatzennagoenekoarekin batera. Jateko unea ere ona da, plater beroa eta ogibiguna! Arazo bakarra harriko egitea da. 7 urtez plater bat etasardexka bat garbitu dituzu, eta orain 3 kazuela, bi zartagin, hiruplater… arraroa egiten da gauza bera egiteko hainbeste gauzaerabiltzea. Baina letxuga freskoak jatea eta merkatura joatea osogustuko ditut. Baserrietako produktuak ikusteak zirrara sortzen dizu.32 urte dira merkatura joaten ez nintzela eta hemen, goizeanmoztutako barazkiekin itzultzen zara etxera. Espetxeko tipulak ezinzituen inork jan eta sei urtez letxuga jan gabe ere egon naiz.


Gogorra ere ba al da herriraitzultzea?

Zure burua aske eta gainontzekoak barruan gelditzendirela ikusteak hunkitu egiten zaitu. Argazkia kentzen duzun uneanbatez ere. Zurea kentzen duzu, baina atzean gelditzen den jendearenakikusten dituzu. Hori da agian, irteten zarenetik etxerainoko bideanunerik gogorrena. Jada hil diren lagunen edo senitartekoen berriizateak ere hunkitu egiten zaitu.


Nola ikusten duzu egoera politikoa?

Nikuste, pausu handienak ezker abertzaleak eman dituela, etagainontzekoak zain edo begira daudela, arrazoi desberdinengatik.Egunen batean mugitu beharko dute. Jende asko zain dagoela dirudi,eta azken hauteskundeetako emaitzak, gutxienez, herri honetan dagoendiskonformitatearen isla dira. Madrildik prozesu independentista denguztia gelditu nahi dute, baina hori beti egingo dute.Autodeterminaziorako eskubidea izan beharko luke herriak, geroherritarrek erabakiko dute nora doan.


Zer da askatasuna zuretzako?

Atzerabegiratuta, aske inoiz izan ez naizenaren sentsazioa dut. Batetik edobestetik, beti askatasunik gabe egon naizela. Joan aurretik, bileraketa asanbladak ziren, mendian egiten genituenak, baita sindikatuenakere. Aurrera begira, inork ez daki, askatasuna ez baitago soiliknorbere esku. Niri, ni naizen bezalakoa izanda bizi ahal izateagustatuko litzaidake: aske, baina egun, ezin naiz era askeanadierazi. Adierazteagatik soilik, sumario bat ireki dakizuete,epaileari ez zaiolako gustatu esan duzuna. Hitza, ideia politikoaketa iritzia askeak izan beharko lirateke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
2

Joseba Etxeberria, Jon Tena eta Ander Larreategik Wateke taberna irekiko dute bihar Urretxun

2025/06/04
Urretxu
3

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
4

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
5

Iosu Perezek Beitia martxan ateratako argazkiak

2025/06/02
Urretxu eta Zumarraga
6

Labeaga aretoa, mendizaleen topagune

2025/06/03
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT