
Zumarragako Santa Isabel jaiak igaroberri diren honetan, Urretxuko eta Zumarragako txosna batzordeakbilkura baterako deia egin du. Jaien balorazioa egingo dute, etatxosnen inguruan hausnartzeko tartea ere hartuko dute. Herritarrenparte hartzea eskatu dute horretarako.
Zumarragako jaietako balorazioa egiteazgain, Urretxuko Santa Anastasia jaiak prestatzen ere hasiko dira, jaibatzordea hasia baita jada antolaketa lanetan. Txosnen inguruanhausnarketa egitera ere deitu dituzte herritarrak, izan ere, ”azkenurteetan behera egin du gune alternatibo hau prestatzeko jendeareninplikazioak eta gogoak”. Hori horrela, herritarren parte hartzeaeskatu dute txosna batzordeko kideek.
”Jaiak herritik herriarentzat eginnahi baditugu denon lana da beharrezkoa”, esan dute. ”Gero etajende gutxiagoren gain geratzen dira jaiak, eta horri irtenbide batbilatu behar diogu”. Bilera bihar egingo dute, hilak 14, 19:30eanUrretxuko eta Zumarragako gaztetxean.
Argazkia: Santa Isabel jaietan txosna gunean egindako ekintzetako bat (artxibokoa).