Noiztik joan ohi zara sanferminetaraargazkiak egitera?
5-6 urte izango dira. Ama nafarra duteta ni ere Iruñean jaiotakoa naiz, nahiz eta umetatik Zumarraganbizi naizen. Umetatik ditut gustuko entzierroak, ez ordea,zezenketak. Ezin ditut jasan. Heriotzarik gabeko jolasa bai, etaerrekortadoreak adibidez oso gustuko ditut. Jolasa denean bai, bainabestela ez.
Zer da entzierroak hain erakargarriegiten dituena?
Egiteko zailak diren argazkiak dira etaharrapatu egiten zaitu. Lehenik zailtasun hori dago, gero aurreanegotea lortzea zaila da, baina HITZAren bidez, ZUMen bidez joan naiz.Lehiaketaren batean ere ibili gara eta sariren bat jaso dugu.Akreditatuen erakusketan, esaterako, 20tik 12 nire argazkiak ziren,eta horrek poza ematen du. Aurten gainera, egun guztietarakoakreditazioa lortu dut, baina normalean udaletxera joan behar izatenzara negar egitera. Aurten deitu diet, baina eskerrak emateko.
Nola hasi zinen joaten?
Argazki zailak dira, erronka bat.Adierazpenak, keinuak harrapatzen dituzu eta hor jolas bat dago .Bizitzan guztia bezala, gustatzen baldin bazaizu… Orain goizerojoaten naiz, Abarzuzatik. Akreditatuen artean, onak direla suposatzenden lekuengatik elkar joka ibiltzen gara (umorez).
Ze ordutan joaten zara entzierrora?
Leku batzuk 4:00etarako hartuta daude.Atzo zezenek irrist egitean jotzen duten barrerara joan nintzen.6:55ean etorri, eta ezinezkoa zen leku bat hartzea, baina gertujartzea lortu nuen. Gaur ere hara joango naiz, baina lehenxeago. Lekuhorretatik guztiak parez pare hartzen ditut, eta argazkia oso politada. Agian gateretako argazki bat egiteko aukera izango nuela ere esandidate.
Borroka asko egin behar al da leku onbat lortzeko?
Gaur adibidez, arotzen lekuan jarrinaiz, baina balkoi bat ere begiz jo dut… Alokatu izan dut bat, etaaurten ere egingo dut, baina alabarentzako. Nik nahiago dut beheanegon, balkoiko tiroa polita izan arren lortzen zaila baita. Zorteaizan behar duzu.
Zerk erakartzen du zure arreta?
Aldi bakoitzean mundu bat da hura, betidesberdina da guztia.
Abenturarik izango zenuen…
Iaz, esaterako, poste batera igo etatrabatuta gelditu nintzen jaisterakoan. Foruzain batek lagundu beharizan zidan, eta gaizki pasatu nuen. Jaitsi egin behar nuen, zezenaparean nuelako, baina ezin. Aste honetan ere, pertsona bat elbarrigeratu da erorita.
Zein da atera nahi duzun argazkia?
Jendearen adierazpenak ikustea gustukodut, beldurrez, builaka… Halakoak zezentxoetan lortu ohi ditut,sarreran montoneran jarri eta bigantxek gainetik salto egitendutenean. Momentuan, agian ez, baina gero, ordenagailura pasatzeandenetariko aurpegiak ikusten dituzu. Oso polita da.
Argazkiaren egilea: Carlos Mediavilla