Bi herrietako kaleak eta inguruakedertzeagatik, bizilagunak saritzeko asmoz jaio zen sariketaUrretxuko eta Zumarragako udalen eskutik. Ekainaren amaieran hasi zenepaimahaia herrietako balkoiak eta leihoak, eta baserrietako atariakikuskatzen. Bi herrietako lore eta landareak zaintzeaz arduratzendiren Gamboa eta Ikerlora lorezaintza enpresetako kideek osatu duteepaimahaia, besteak beste.
Epaimahaiak balorazio bat egiterakoorduan, balkoiek eta atariek duten itxura nolakoa den aztertzen dutebatez ere. Josean Larretxea, Gamboa lorezaintza enpresako zuzendariakesan duenez ”beste biztanleei leku horrek zer eskaintzen dien”baloratzen saiatzen gara. Erabili den lore edo landare mota, edo eginden konbinazio baino gehiago azken emaitza hartzen da batez erekontutan.
Surfiniak protagonista
Urretxuko eta Zumarragako etxe etabaserrietan gailentzen den lore edo landareari buruz galdetuta,Larretxeak ez du dudarik egin, ”surfinia da gehien ikusten dena.Petuniaren sendiko landarea da, kanpai itxura du eta lore asko ematenditu. Ohikoenak zuriak edo lila edo more kolorekoak izaten dira”.Geranioak ere asko ikusten diren arren, surfinien presentziak goraegin du azken urteetan.
Gainontzean, Larretxeak esan duenez,”sariketa honi esker urtetik urtera gero eta balkoi eta atarigehiago apaintzen dira bi herrietan. Iaz nabaritu nuen gorakada bat,eta aurten ere, kopurua handiagoa dela esan dezaket. Sariketa haubeharrezkoa zen”. Azken erabakiak hartzerako orduan ”gure arteaneztabaidak ere izan ditugu. Seinale ona da hori, aukera askodagoelako izango da”.
Sari banaketa ostiralean egingo da,12:00etan Zelai Arizti kultur etxean. Guztira, hamasei sari emangodituzte, 50 eurokoak: hamar kaleko balkoietan, eta sei baserrikosarreretan.
Argazkia: iaz Urretxun egin zen sari banaketa