
Euskadiko Nazioarteko VI. Field Targettxapelketa jokatu da asteburu honetan Zumarragan. Europatiketorritako 66 tiratzailek hartu dute parte azkenean, larunbatean etaigandean burutu den txapelketan.
Parte hartzaileak PCP eta pistoimodalitateetan aritu ziren. Lehendabizikoan, Conor McFlynn irlandarraizan zen garaile. McFlynn Ingalaterrako Neffta Classic field targettxapelketa garrantzitsueneko irabazlea da egun. Bigarrenean, pistoimodalitatean Nick Murphy izan zen onena. Mundu mailan txapeldun izanda askotan tiratzaile ingelesa.
Azpimarratzekoak dira era berean,junior mailan Irene Uncilla zumarragarrak egindako lana. Tiro eginzuen aldi guztietatik %70ean asmatu zuen. Egindako lanari esker,junior mailan irabazle izan zen PCP modalitatean. Euskadiko FielTarget Elkarteak ( AFTEk) ere lan bikaina egin zuen, etalehendabiziko saria eskuratu zuen taldeka pistoi modalitatean.
Honela gelditu zen sailkapen orokorra maila eta modalitate guztietan:
- Helduak. PCP: 1.- Conor McFlynn (Irlanda), 2.- Jose Redondo (Espainia), 3.- Antonio Balbas (Euskadi)
- Helduak. Pistoia: 1.- Nick Murphy (Ingalaterra), 2.- Roberto Cabanillas (Espainia), 3.- Mark Brewitt (Ingalaterra)
- Taldeak. PCP: Villarubio (Madril)
- Taldeak. Pistoia: AFTE (Euskadi)
- Junior. PCP: Irene Uncilla (Euskadi)
- Junior. Pistoia: Daniel Martinez (Euskadi)