Pilotalekua elizako paretari paraleloaneraikiko dute. Udalak 540 metro koadroko lur saila du han, etahasiera batean pilotalekuaren frontisa elizako paretari itsatsitaeraiki nahi bazuten ere, gotzaindegitik ez diete horretarako baimenikeman. Hala, pilotalekuak 20 metro luze izango ditu, eta 14 metrokofrontisa. 199.974,78 euro kostako da, BEZa barne, eta EuskoJaurlaritzak 118.000 euro emango ditu lanetarako. Mikel Serranoalkateak bizilagunen «aldarrikapen historikoa» dela azpimarratuzuen.
Bilduko eta EAJko ordezkariek,pilotalekuaren proiektuak jarraitu duen prozesuaren inguruan kexakagertu zituzten, azken proiektua «berandu» eta «presaka» jasodutela argudiatuz. Hala eta guztiz ere, proiektua babestu zuten. Ahobatez onartu zuten udal ordezkariek. Alkateak pilotalekuarenproiektuak jarraitu duen prozesua «ez dela ohikoa izango» esanzuen.
Pilotalekuak ez du erreboterik izango, baina estalitakoaizango da, eta zapaia egurrezkoa izango du «goxoagoa egiteko».
Osoko Bilkurak gehiagorako eman zuen.Xabier Barriolak udal ordezkarien diru-esleipenen igoeraz galdetuzion alkateari, hilabeteko epean igoera hori arrazoitzeko zer gertatuden galdetuz. Alkateak, igoera, besteak beste, zinegotzien lana«duintzeko» egin dela erantzun zion, kopuruak Eudelen oinarrietatik«behera» daudela gogoratuz. Barriolak erantzun egin zion gero,igoerak «desorekatuak» izan direla esanez, baina eztabaidak gutxiiraun zuen. EAJko ordezkari Iñigo Peñagarikanok udalbatzarrenegutegiak errespetatzeko eskatu zuen bere aldetik, euren kide AndoniOrmazabalek ezin baitzuen batzarrera joan.
Azkenik, 15-M mugimenduko kide batzukere Zumarragako udalbatzarrean izan ziren. Hauek pasa den OsokoBilkuran onartu zuten Zumarragako Udaleko eta udalbatzarretako barnearaudi berria salatu zuten.