Espainiako Vuelta txirrindulariitzuliaren 66. edizioko azken aurreko etapa, Bilbo-Gasteiz,Goierritik igaro zewn larunbatean. Hiru hamarkada atzera egin beharradago proba horrek azkeneko aldiz Goierriko lurrak noiz zapaldu zituengogoratzeko. Hego Euskal Herrian azken aldiz (ostiraleko Noja-Bilboetapara arte) orain dela 17 urte izan zen Vuelta, 1994n Iruñeanbukatu baitzen etapa bat. Gipuzkoan, azkena 1978ko maiatzean.
Goierri Garaian barrena igaro zenlarunbatean, 15:00ak minutu gutxi pasatxoan, Vuelta. Urretxu etaZumarragako udal barrutietatik joan zen lasterketa, nahiz eta herribarrura sartu ez. Aizpurutxotik barrena Urretxu-Zumarragakosaihesbidean gainditu zuten herrigunea; Eitzagako tuneletikaurreraxeago saihesbidea utzi, eskuinera, eta Eitzagako errotondatikDeskargako mendaterantz jo zuten.
Hogeita sei txirrindulariko tropeltxoairitsi zen lasterketaren buru. Tropel mardulena bi minutu bainolehen. Eitzaga gaineko bidegurutzean ikusle asko bildu zen,Zumarraga-Urretxuko jendeaz gain Goierriko herri askotatik etorriak.Txaloka animatu zituzten txirrindulariak, orokorrean. Txistuak ereentzun ziren tarteka, lasterketako ekiporen baten autoaren pasaeran.
Aldarrikapena ere presente izan zenEitzagan. “Nazio bat gara. Independentzia” eta “Hau ez daEspainia” pankartak zabaldu zituzten, baita euskal presoak EuskalHerrira ekartzearen aldeko kartelak eta Espainiako bandera ezabatutazutenak ere. Ertzain ugari egon zen Eitzagan.
- Ikusi bideoa jarraian: