Hilaren 24etik 25era egingo duteirteera eta joateko interesa dutenek irailaren 22ra arte duteelkartean izena emateko aukera. Bazkideek 25 euro ordaindu beharkodituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 30.
Antolatzaileek irteeraren aurkezpen batprestatu dute:
PASIEGOTAR IBARRAK, MENDITAR XARMA
Pasiegotar Ibarrak Pas, Pisueña eta Miera ibaien ibarrak hartzen dituzte. Kantabriar Mendikateko paisaia berezienetako bat duten hiru haran dira eta bertako biztanleek ohiko bizimodua mantendu dute. Paisaia berde-bizia, orografia malkartsua, haran sakonak eta laiotzak, bizkor jaisten diren ibai eta erreka askoko aldapa handiko maldak dituzten mendi ugari…
Lehenengo egunean Pisueña eta Miera haranen arteko banalerroan dauden Picones de Sopeña (1.287 m) mendira igoko gara. Pisueñako isurialdetik joango gara eta Picones mendia zeharkatu ondoren, bista ederrekin gozatuz, eskualdeko Haza Mina edo Zamina pagadi handiena dagoen ekialdeko isurialdetik Miera haranera jaitsiko gara.
Bigarren egunean Riomierako S. Roke herrixkatik abiatu eta Porracolina (1.414 m) mendira igoko gara, mendebal isurialdeko malda malkartsuetatik gora. Miera eta Ason haranen arteko banalerroan kokatua panoramika ikusgarria eskaintzen du. Ason haraneko Arrendodo udalerriko Bustablado herritxoan bukatuko dugu ibilaldia.
Informazio gehiago Goierriren mendisaileko webgunean.