
Goierri Kirol Elkarteko zikloturistasailak antolatuta, ”Bizi bi batuz” hirugarren bizikleta jaia izangoda asteburu honetan. Mendiko bizikleta proba izango da batetiklarunbat arratsaldean, eta errepideko bizikleten irteera bestetik,igande goizean.
Larunbatean mendikoa
28 kilometroko luzeera izango dumendiko bizikleten probak. Guztira 1400 bat metro igo beharko dira,zailtasun ertainekoa, eta ibilbidea iazko bera izango da. Irteera16:30ean izango da Kalebarren-Areizaga plazan.
Ibilbidea: Kalebarren-Areizaga plaza – Urretxuko industrialdea – Donardegi baserria – Santa Barbara eta Nebera – Aizpurutxo – Kalebarren-Areizaga plaza.
Igandean errepidekoa
Errepideko bizikleten irteera 09:00aketa 9:30 bitartean egingo da, berriz, Kalebarren-Areizaga plazan. 85kilometroko ibilbidea antolatu dute, iazkoaren berdina. Zailtasunnagusienak Mandubiko eta Atagoitiko portuak izango dira. Proba hau,Gipuzkoako Txirrindulari Federazioko Zikloturisten Challenge-arenbarruan dago.
Antolatzaileek pasa den urteetakoarrakasta errepikatzea dute helburu. Larehun bat pertsona bildu zireniaz, ehun mendiko bizikleten proban, eta hirurehun ingurua errepidekobizikletakoan. Parte hartzaile gehienak Urretxu eta Zumarragakoakdira, baita inguruko herrietatik gerturatzen direnak ere. Aurtengainera, Granollers-tik ere gerturatuko dira bost pertsona,asteburuko probetan parte hartzera.
Jaiaren hirugarren aldia izanagatik,aipatutako bi bizikleta probek tradizio luzea dute Zumarragan etaUrretxun. Hartara, mendiko bizikleten irteerak hogeigarren ekinaldiabeteko du larunbatean. Errepideko bizikletenak aldiz, orain 23 urteegiteari utzi zioten txirrindulari irteera berreskuratzea zuenhelburu orain bi urte eta baita lortu ere.