
Urretxu eta Zumarragako Butak21zinekluba ikasturte berriari ekiteko prest da. Prentsa ohar batenbidez adierazi dutenez, datorren irailaren 30ean hasiko du, jadahogeigarrena izango den zikloa. Udazkeneko ziklo honi hasieraemateko Coen anaien filme bat aukeratu dute: ”True grit” izenekoa.
Charles Portisen izen bereko eleberrianoinarritutako bigarren filma da hau. Lehena Henry Hathawayk eginzuen. Film hartan lortu zuen John Wayne handiak, Rooster Cogburnibizia emanez, bere Oscar bakarra. Coen anaien bertsio honek 10izendapen jaso zituen 2011ko Oscar sarietan. Filmari 22:15ean emango zaio hasiera, Zelai Arizti aretoan, irailaren 30ean.
Ziklo osorako bonoa
Honekin batera, jakinarazi dute,ikasturte berrian ere ikuslegoaren eskura izango dela ziklo osorakobonoa. Guztira zazpi filme ikusteko aukera izango da, eta bonoa 18eurotan eskuratu ahal izango da. Bonoen salmenta Zelai Arizti kulturetxean egingo da ondoko egunetan:
Irailak 24, larunbata, 9:30-13:30
Irailak 26, 27, 28 eta 29: 9:30-13:30eta 16:00-21:00
Irailak 30, ostirala: 22:00 (ZelaiArizti aretoan)