Martxan da dagoeneko, Ostadar MendiTaldeak antolatutako argazki lehiaketa. Seigarren edizioa beteko duaurten, eta ohiko formatura egokituta dator berriro ere. Iaz, argazkirallyaren formularekin egin zuten proba, lehiaketak berak,antolakuntza aldetik lan asko suposatzenb duelako. Bi rally izanziren, bat haurrei zuzendutakoa, eta bestea helduenei. Biak erearrakastaz gauzatu ziren, baina aurten berriz, argazki digitalenlehiaketarri heldu diote, ”argazkiak edonork, edozein lekutanateratakoak izan daitezke, eta azken emaitza orokorrean ikusgarriagoaizaten da”, dio Jon Mikel Intsausti Mendi Taldeko kideak.
Dagoeneko hasi dira lehendabizikoargazkiak jasotzen, ”100 bat parte hartzailerenak iritsi zaizkigu,asko eta asko kanpotik datozenak, Argentinatik, Perutik, Holandatikedo Errumaniatik kasu”. Oraingoan kategoriak hirutan utzi dituzte,nazioarteko eta Euskal Herriko paisaiak, eta Xabier Ormazabalenomenez, gizakiaren jarduera mendian irudikatzen duten argazkienaksarituko dituzte.
Urriaren 23ko gauerdian bukatuko dalanak helarazteko epea, eta hasi da jada argazkien emaria sareanbarrena, izan ere, aurten argazkiak webgunearen bitartez eta e-postazjasoko dituzte. Sariketa egin eta gero, webgunean erakusketa ipinikodute, eta Ostadar Astean, azaroan, ohi bezala ikus-entzunezkoaeskainiko dute, baina erakusketarik ez da egongo.
Azaroaren 20tik 27ra
Hain zuzen, argazki lehiaketa OstadarMendi Astearen baitan antolatzen den ekimena da. Aurten 28.en urteabeteko du, eta azaroaren 20tik 27ra gauzatuko da. Azaroaren 20an,Anjel Etxeberriaren omenezko XXIV. Haur ibilaldiak emango dio hasieraasteari, ohi bezala. Azaroaren 25ean, argazki lehiaketako saribanaketa izango da, orduan emango ditu epaimahaiak jakitera, zeintzukdiren sail bakoitzeko irabazleak. Azaroaren 27an, taldeko mendiirteera egingo da Araba aldera. Tartean, mendiarekin eta naturarekinlotutako hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak ez dira faltako, besteakbeste.
Argazkia: Zuhaitza (Herriko Saria)
Egilea: Imanol Díaz de Garaio (Urretxu)