Mineralogia irteeran izena emateko epeazabalik dago Urretxun. Urriaren 29an egingo dute,Berastegi-Plazaolara. Bertan piritak, sideritak, baritak, kuartzoa,oligistoak… jaso ahalko dira, eta gaineralekuaren azalpen teknikoak ere emango dira.
Aholkularitzatekniko ezin hobea izango da irteeran: Javier Aguado aditua etaUrrelur museoko laguntzailea, Jesus Mari Amenabar, geologoa etamuseoko kolaboratzailea, eta Domingo Vazquez, zaletuak hartukobaitute parte irteeran.
Hilaren 26ra arte eman daiteke izenakultur etxean. Helduek 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16urtetik beherakoek 25. 8:00etan egingo dute irteera eta 18:30eanitzuliko dira.