Goierri kirol elkarteak, pasa denmartxoan jarri zuen martxan berriro ere, txirrindulari eskola.Ikasturte berriarekin, euren proiektua aurrera jarraitzeko asmoaagertu dute berriz. Horretarako, larunbat honetan bilera informatibobat antolatu dute Goierri txirrindulari eskolako arduradunek.Bileraren helburua, txirrindulari gazte gehiago eskolara gerturatzeaizango da. Bilera-hitzaldia, Urretxuko Aizpurunea kultur etxeanizango da, bihar 11:00etan hasita.
Txirrindulari eskolak, lau mailatanbanatuko ditu taldeak, eskolaren barruan:
- Alebinak: 2000 eta 2001 urteen artean jaiotakoak.
- Infantilak: 1998 eta 1999 urteen artean jaiotakoak.
- Kadeteak: 1996 eta 1997 urteen artean jaiotakoak.
- Zikloturistak: 1997an eta aurretik jaiotakoak.
Aurten, aipatu behar da, kadeteen mailaosatzeko ahalegin berezia egin nahi dutela. Pasa den ikasturtean,kadete mailako txirrindulari bakarra zegoen herrian. Honek, Oñatikotaldearekin entrenatu behar izan zuen, hemen ezin izan zelakotalderik sortu.
Izena eman edo edozein kezka argitzeko,Goierri kirol elkartera, Aldiri eta Ispilla kiroldegietara, edo Godoybike & ride bizikleta dendara joan daiteke.