Zumarraga eta Urretxuko emakumeenaldeko elkarteak, Eraldatzenek, bi herrietako udalen laguntzarekin,giza eskubideak oinarri hartuta, ekitaldi sorta antolatu du datozenegunetarako. Eremu afektibo eta sexualen aniztasuna aldarrikatzeadute helburu jardunaldiok, eta gizartean errotuta dauden tabuakezagutzera eman eta gainditu nahi dira bide batez.
Horren harira gaur, 19:00etanmahai-ingurua izango da Zelai Arizti kultur etxean. ”Giza eskubideenurraketa harreman afektibo-sexual ezberdinen aurrean” izenburupeaneztaibada sortu nahi da. Egham, Lumatza eta Errespetatuz elkarteetakokideek hartu dute parte mahai-inguruan. Interesa duten herritarguztiak daude, ekimenera gonbidatuta.
Jardunaldiekin jarraitzeko, bihar zineforuma izango da. Antoni Gimenez Ricoren ”Vestida de azul” filmaeskainiko da Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Emanaldia 22:00etanizango da, eta sarrera doakoa da.
Jardunaldiekin amaitzeko, datorrenasteazkenean, urriak 26, ”El camino de Moises” dokumentalarenproiekzioa izango da. Dokumentalak Moisesen istorioa kontatzen du.Moises transexuala da, eta nahi duena izatera iritsi arteko bereborrokaren isla da ikus-entzunezkoa. Lana, transexualen kolektibokozenbait kidek azalduko dute, 19:00etatik aurrera, Zelai Arizti kulturetxean.