Euskarazko irakurle taldeak, ikasturteberri bati ekingo dio gaur. Pasa den urteetako esperientziaerrepikatu asmoz, aurten ere, hileko liburu bat irakurri, eta ondorenguztien artean lantzea izango da helburua. Ikasturtea estreinatzeko,Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak eleberria aukeratu dute. Gaur,19:00etatik aurrera sakonduko dute liburuan, Gorka Azkaraterengidaritzapean. Bilkura, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izangoda, eta interesa duen ororentzat irekia.
Hiru Mariak
Urretabizkaiak hiru emakume zaharrenistorioa kontatu du bestelako zahartzaro bat posible dela erakusteko.Hiru emakume dira Hiru Mariak nobelaren pertsonaia nagusiak.Protagonistak, Txuri izengoitikoak, 80 urte bete ditu eta 50 urterenondoren, Gorri eta Handi haurtzaroko lagunekin topo egin du berriz.
Hamabi urteren ondoren, ArantxaUrretabizkaia, (Donostia, 1947) eleberrira itzuli da lan honekin.Berez, kazetaritza du ogibide. Liburua autobiografikoa dela adierazidu zahartzaroaren aurrean pertsonaiek duten jarrera bera izateagustatuko litzaiokeelako.”Zahartzaroaren irudi tradizionalahonakoa da: zahar bat aulki batean eserita, besteei aholkuak ematen.Hori zorionez desagertu da eta orain asmatu behar dugu zahartzekomodu berri bat” aldarrikatu du egileak.
Argazkia: euskarazko irakurle taldea, Ur Apalategi idazlearekin