Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zaharrak berri ala berriak zahar? (171. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/10/21
Otamotz

Urte luzeetan Luis Mari Segurola etaEsteban Barrena izan dira bertako arduradun nagusiak, baina Barrenauztailean joan zitzaigun eta orain Segurolak erretiroa hartu du. Beretokia Pedro Laskurain soraluzetarrak hartu. El Salvadorreko parrokoberriaren, Juan Miguel Rodriguez kubatarraren, laguntza izango du.Hiruekin hitz egin dugu.

 

Pedro Laskurain: “IraultzaJesukristok egin zuen, gu ebanjelioa predikatzera gatoz”

 

Pedro Laskurain soraluzetarra AndreMaria Jasokundekoaren elizako parroko berria da eta Juan MiguelRodriguez kubatarra El Salvadorrekoa. Lehena euskaldun peto-petoa daeta bigarrenak euskaltegian izena eman du. Biek Toledoko seminarioanikasi zuten. Laskurainek 41 urte ditu eta Rodriguezek 36.

 

Nolatan erabaki zenuten apaiz egitea?

Juan Miguel Rodriguez (J.M.R.): Familiakatoliko batean jaio nintzen. Kuban eliza katolikoa oso jazarria dagoeta gure erlijiotasuna etxe barruan bakarrik lantzen genuen. Osogutxitan joaten ginen mezatara eta ezkutuan egiten genuen. AsteSantuan bakarrik joaten ginen. Baina amaren aldeko aitonak osofededunak ziren eta otoitz egiten irakatsi didaten. Umetatik bizitzaerlijiosoa gustuko nuen eta Aita Santuak Kuba bisitatu ondorenjendeak beldurra galdu zuen. Elizak betetzen hasi ziren eta, Fisikaikasi nuen arren, bizitza erlijiosoak erakarri egiten ninduen.Gotzainarekin hitz egin nuen eta 2000. urtean Toledoko seminariorabidali ninduen. Ordutik han izan naiz. Hau da nire lehen parrokia,arduradun bezala behintzat.

 

Zer pentsatu zenuen Zumarragara etorribehar zenuela esan zizutenean?

J.M.R.: Zumarraga ezagutzen nuen,seminarioan hemengo jendearekin egon bainintzen eta ia urterobisitatzen bainituen. Bizitza pastorala ezagutu nahi nuen, nahiz etaeskolak ematen ere gustura nengoen. Zumarragan oso ondo hartu naute,nahiz eta batzuek hona nentorrela jakin zutenean zoratuta nengoengaldetu zidaten. Zergatik? Toledon apaiz asko daudenez, oso babestuakgaude. Hemen apaiz gutxiago daude eta zailagoa da bizitza izpiritualaeramatea.

 

Zein da zure lehen inpresioa?

J.M.R.: Jendea oso irekia da eta ondohartu nau. Gainean ditut zer behar dudan galdezka. Aldaketa handiada, baina gustura nago. Hemendik kanpora Euskal Herriari buruzkoalbiste dramatiko samarrak ematen direla iruditzen zait. Hemennormaltasunez bizi dela ikusten dut.

 

Zer diozu zuk, Pedro?

Pedro Laskurain (P.L.): Ni ere familiakatoliko batean hezi naiz. Umetatik eliza zer den eta otoitz egitenirakatsi zidaten. Bizimodu normala eraman nuen: Soraluzeko ikastolarajoan nintzen, ondoren Bergaran Batxilergoa egin nuen… Nerabezaroan,gainontzeko guztiek bezala, gurasoengandik eta eurekirakatsitakoarengatik urrundu nintzen. Dena den, ez nuen elizarekinerabat moztu. Igandeetan mezatara joaten nintzen. Ingeniaritzaikasten hasi nintzen, baina ostalaritzan lan egiten nuen eta utziegin nuen. Ondoren delineatzaile ikasi nuen Eibarren. Ordurako gaztekristauekin eta apaizekin harremana nuen eta bizimodu kristauanmurgildu nintzen: topaketak, irteerak, erromesaldiak… AitaSantuarekin Polonian, Parisen, Erroman eta Toronton izan nintzen,besteak beste. Jaunak apaiz izateko deitu egin ninduela sentitu nueneta 23 urterekin Toledoko seminariora joan nintzen. Bost urte emannituen bertan ikasten. 120 apaizgai geunden eta giro oso jatorragenuen. Ondoren Nafarroara etorri nintzen, apaiz euskaldunak beharbaitziren. Beran, Zugarramurdin, Olaztin eta Lesakan izan nintzen.Etxean bezala sentitu nintzen, baina aita apaiz egin aurretik hil zeneta amak gertu behar ninduen. Hori dela eta, gotzainari Gipuzkoaraetorri nahi nuela esan nion. Primeran hartu naute.

 

Zergatik joan zinen Toledokoseminariora eta ez Donostiakora?

P.L.: Toledora 1993an joan nintzen etagarai hartan Donostian bizpahiru apaizgai bakarrik zeuden. Apaizegitea erabakitzen dugunean hezi beharra dugu. Unibertsitatera joateabezala da. Formazioa ez da intelektuala bakarrik, gizatasunean etaizpiritualki ere formatu behar da. Horretarako giro egokiabeharrezkoa da. Komunitate bateko kide izatea garrantzitsua da etaDonostiara joanez gero pisu batean bizi beharra nuen. Toledon,berriz, 120 apaizgaiz osatutako komunitatea zuten. Giroa aberatsagoada, mundu osoko apaizgaiak baitaude. Horrek  ikuspuntuaberatsagoa eskaintzen du. Toledora joanez zenbait gauza ere galdunituen, noski: Gipuzkoan gelditu izan banintz hemengo diozesiagertutik ezagutzeko aukera izango nuen. Dena den, Toledon nengoelabanuen hemengoaren berri: sarritan etortzen nintzen, Soraluzekoparrokoarekin harremana nuen… Hori dela eta, badakit nora etorrinaizen.

 

Toledoko seminarioak ez du ospe onaeuskaldun askoren artean.

P.L.: Kontserbadorea dela diotelako aldiozu? Diozesiak eta apaizak kontserbadoreak edo aurrerakoiak direlaesateko joera dago, baina nire ustez eliza eta apaizakkontserbadoreak zein aurrerakoiak gara. Lehengoa kontserbatu beharradugu, Jesukristok irakatsi ziguna, baina aldi berean aurrera eginbeharra dugu. Gipuzkoako elizaren errealitatea ez dut sakon ezagutzenoraindik, baina irakatsi zidatena ikusi dudala iruditzen zait.Toledoren eta Gipuzkoaren arteko aldeak? Itxurazkoak gehiago dira,beharbada. Han apaiz gehienek cleryman jantzia daramate eta hemen ez.Alde estetiko hori egon badago, baina garrantzitsuena ebanjelioajarraitzea da.

 

Zuen sermoiak Luis Marirenen antzekoakdira, beraz. Ez zatozte ezer aldatzera.

P.L.: Hala da. Iraultza Jesukristokegin zuen, gu ebanjelioa predikatzera gatoz.

J.M.R.: Kontua jaso duguna mantentzeada. Ez dugu ezer asmatu behar. Jesukristoren garaitik datorrentradizioa jaso dugu eta elizaren esentziari fidela izatea da kontua.

 

Zer moduz Luis Marirekin?

P.L.: Izendatu eta egun gutxira deituegin nion eta primeran hartu ninduen. Denetan lagundu nau.Urretxuarra denez hemen gelditu da bizitzen eta apaizetxeanbizilagunak gara. Ni amarekin bizi naiz etxebizitza batean eta beraondokoan. Bera hemen edukitzea oso lagungarria da niretzat. Pagotxa.

 

Luis Mari eta biok bizilagunak zaretelaesan duzu.

P.L.: Hala da. Apaizetxe zaharra zegoentokian eraikin berria egin zen eta beheko solairua eta hiruetxebizitza txiki eman zizkiguten.

 

Zumarragarrei zer edo zer esan nahi aldiezue?

P.L.: Ilusio handiarekin eta lanegiteko eta zerbitzatzeko gogoarekin etorri naiz. Guztiak ezagutunahi ditut banan-banan: parrokian lan egiten dutenak, mezataraetortzen direnak, katekesiko haurren gurasoak eta bereziki adinekoak.Euren etxeetara joan nahi dut. Behar den horretan guztian laguntzekoprest nago.

J.M.R.: Zerbitzatzera eta emateraetorri naiz. Apaiz ona izan nahi dut. Baina jaso-tzera ere banator:hemen giza aberastasun handia eta nik ere aberastu nahi dut.

 

Nola ikusten duzu elizaren etorkizuna?

P.L.: Egoera zein den argi eta garbiikusten da. Igandeko mezak ikustea besterik ez dago. Eliza beteegiten da, baina ia denak adinekoak dira. Dena den, katekesikohaurrentzat beste meza bat egiten dugu eta orduan ere eliza beteegiten da. Baina egia da adin tarte bateko jendea parrokiatik apartebizi dela. Sekularizazioak indar handia du gure gizartean eta horikezkagarria da guretzat, baina erronka ere bai. Jende horrenganaguztiarengana heltzen saiatu beharra dugu. Horretan gaude, baina ezgara Superman eta ez dugu errezeta magikorik. Baina umiltasunarekineta lanarekin eta ebanjelioari fidel izanez lortuko dugula uste dut.Ebanjelioa transmititzen jakin behar dugu eta eredu izan behar dugu.Gainontzekoa Jainkoak egingo du. Kezkatuta gaude, baina itxaropentsu.

 

Luis Marik aholkurik eman al dizue?

P.L.: Heldu naizenetik ia eguneroeskatu diot aholkuren bat. Berak ez dit aholku berezirik eman. Ninaiz, modu naturalean, galderak egiten dizkiona. Berak pozik nagoeneta ondo sentitzen naizen galdetzen dit sarritan.

 

Zein zaletasun dituzue?

J.M.R.: Irakurtzea, kirola egitea etamusika entzutea gustatzen zait. Musika klasikoa atsegin dut batezere. Kirolari dagokionez, korrika egitea gustatzen zait.

P.L.: Nik ere musika atsegin dut, bainaez dut gaitasunik. Toledon euskalduna izanik abesten jakingo nuelaesan zidaten eta eskema guztiak hautsi nizkien. Bestelakoan kirolaasko atsegin dut. Umetan futbolean eta pilotan asko jokatzen nuen.Herriarteko pilota txapelketa jokatu nuen Soraluzerekin. Kirolguztiak atsegin ditut, baina azken urteotan apenas egin dudankirolik. Zumarragan ohitura hori berreskuratu nahi nuke. Futbitoanjokatu ahal izatea, adibidez, bikaina izango litzateke. Saskibaloianeta palan ere aritutakoa naiz eta Realaren partidak ikustea atsegindut. Teknologia, lantxoak egitea, ere gustuko dut.

 

Luis Mari Segurola: “Ez nago parrokiabehar bezala eramateko moduan, Estebanen laguntzarik gabe ezinezkoalitzateke”

 

apaizak_300.jpgSegurola Zumarragan jaio zen, baina lauhilabete zituenean bere familia Urretxura joan zen. Soraluzen,Eibarren eta Eskoriatzan lan egin zuen Zumarragara etorri aurretik.

 

Zer moduz?

Ea behingoz zuekin bukatzen dudan,dagoeneko kazetariez kokoteraino nago eta. Gaur Urola Telebista ereetorri zait, lehengoan Hitza, aurrekoan El Diario Vasco… Hemennabil, nire kaxkartasuna erakusten…

 

Zergatik erretiratu zara?

Dagoeneko hamabi ebakuntza egindizkidate, asma ere badut… Iaz erretiratu nahi nuen, bainagotzainak jarraitzeko eskatu zidan. Erretiroa aurten eman didate etahorrek asko pozten nau. Nik eskatu dut, baina abenduan 75 urte betebehar ditut eta apaizok adin horrekin hartzen dugu erretiroa. Horibai, gotzainak gogoz ondo ikusten bagaitu, luzatzen saiatzen da.

 

Gotzainak jarraitzeko eskatu zizulaesan duzu. Estiman zaitu beraz…

Horixe. Jarraituko nuela esan nion etaeskertuko zidala pentsatzen dut. Baina jada ez nago Zumarragakoparrokia behar den bezala eramateko moduan. Estebanen laguntzarikgabe ezinezkoa izango litzateke. Liturgia, Caritas, haurrenkatekesia, konfirmazioa, batzarrak, umeen gurasoekin bilerak…parrokia batean jendeak uste baino lan gehiago dago. Gainera,hiletetan senitartekoek hau edo bestea egitea nahi dute, guk gurearauak ditugu eta jendeari ezetz esatea dagoeneko oso gogorra egitenzait. Zumarragara 60 urterekin etorri nintzen eta orduan indartsuikusten nuen neure burua oraindik.

 

Herrietako apaizen bizitza ez da,beraz, Pernando Amezketarraren istorioetan ageri dena bezalakoa.

Horrek mina eman izan dit beti.Soraluzen bost abade ginen eta goiz guztia Batxilergo eskolak ematenpasatzen nuen. Ez nuen batere kobratzen, gurasoek irekitako eskolaberezi bat baitzen. Arratsaldean pastoral lana egiten nuen. 34urterekin Eibarko San Pioko parroko izendatu ninduten. Han ereeskolak eman nituen eta pastoral lana handia zen. Mugimendu handiazegoen, garai korapilatsua zen… Gure lokalean askatasunaren aldezeuden guztiak sartzen ziren eta kartzelara joatea tokatu zitzaidan.Ondoren 9 urte eman nituen Eskoriatzan. Han ere eskolak eman nituen.Azkenik, 14 urte eman ditut hemen. Oso gustura nago hemengojendearekin eta giroarekin. Uriarte gotzain ohiak hau oasia zelaesaten zigun.

 

Nola oroitzen duzu Zumarragara iritsizinen garaia?

Ilusioz etorri nintzen, nahiz eta 60urte nituen jada. Esan bezala, orduan indartsuago ikusten nuen neureburua. Urte batzuetan gazteekin lan egin nuen, konfirmazioko lanaaurrera eramaten. Elbarrituekin ere lan egin genuen.

 

Zer moduz moldatu zara Zumarragan?

Zoriontsua izan naiz. Kristau elkartehandia eta ederra dago hemen: katekesian, Caritasen, misio arloan…Jesukristorengan sinismen sendoa duen jendea dago. Hori niretzat osolagungarria izan da. Gainera, Esteban izan dut ondoan. Niretzataltxor izugarria izan da. Goizetik gauera hemen nuen lan egiten,gratis et amore.

 

Toki gutxietan izango dute halakozortea…

Inon ere ez, nik uste. Egon naizen tokiguztietan lagunak izan ditut, baina hau bezalakorik ez dut ezagutu.Bere laguntasuna ez dut soilik parrokia mailan izan, baita aisialdianere. Gorabehera bat izaten genuen bakoitzean, baxoerdi batzukhartzera joaten ginen, barruak husten genituen eta animatu egitenginen. Anaia bat baino gehiago izan da niretzat. Hil zenean lur jotaeman nituen hamar egun. Orain indarra berreskuratzen ari naiz, bainaEstebanek hutsune handia utzi du hemen. Ez bakarrik parrokian:txistularien artean, pilota munduan… Hutsune handia nabaritzen dut.Eskerrak erretiroa eman didaten. Bera gabe, ez nintzen jarraitzekogai izango.

 

Zein da Zumarragan bizi izandako unerikgozoena?

Horrenbeste momentu on eta hunkigarribizi izan ditut… Jende on eta aberats asko ezagutu dut.Jesukristorekiko fede sendoa duen jende horrek bizipoza eman dit. Unezehatzei dagokienez, hasierako otoitzaldiak, gazteekin, elbarrituekineta haurrekin bizitakoak… gogoratzen ditut. Dena izan daaberasgarria.

 

Zer izan da gogorrena?

Jendeari ezetz esan beharra. Aita hilzaion bati elizan berak nahi duen abeslariak ezin duela abestu esateaoso gogorra da.

 

Zer moduz parroko berriarekin?

Oso ondo. Laguntzeko prest nagoela esandiot. Oso jatorra iruditzen zait. Goran dagoen kubatarrarekin ere osogustura aurkitu naiz. Oso azkarra eta jatorra iruditu zait.Aurrerantzean ere harremana ona izango dela uste dut.


Zer egin behar duzu aurrerantzean?

Parrokian jarraitzeko asmoa dut, hemenondo aurkitzen bainaiz. Hori bai, beste era batean: lasaiago. Beharbaldin banaute, laguntzeko prest nago. Bestalde, familiarekin etalagunekin gozatzeko, irakurtzeko, musika entzuteko… asmoa dut.Horrelakoa izango da nire bizitza.

 

Zer ari zaizu esaten kaleko jendea?

Omenaldia Estebanen kontua izan zen etani ez nengoen alde. Konbentzitu egin ninduen, baina bera hil zeneanomenaldia bertan behera uztea erabaki nuen. Handik egun batzuetaraberriro animatu ninduten. Nire txepeltasuna ikusita, edonork ni bainogehiago merezi du. Denei eskerrak eman beharrean nago.

 

Zerbait gehiago esan nahi al diezuzumarragarrei?

Nik espero baino hobeto eta babestuagoegon naiz. Kezkatuta etorri nintzen, neure burua urretxuartzatbainuen: Zumarragan jaio nintzen, baina lau hilabeterekin Urretxuraeraman ninduten eta koadrila han nuen. Lehen Euskal JaianIparragirreren rola bete nuen eta lehen saria lortu genuen. Horrekoso urretxuar sentitzera eraman ninduen eta Zumarragara kezka apurbatekin etorri nintzen, baina oso ondo hartu ninduten. Eskerrak emannahi dizkiet denei, denei, denei…

 

Bukatzeko, apaiz ezkertiar etaabertzalea zara, hori dirudi behintzat, nola ikusten duzu elizakhartu duen bidea?

Lehengoan antzerako galdera eginzidaten. Ni ez naiz igarlea edo profeta eta ez dakit hau guztiaonerako edo txarrerako izango den. Hori bai, ikusten dudan eliza ezda nik bizi izan dudana. Zestoan gotzainarekin elkartzen ginela etaelizaren etorkizunari buruz hitz egiten genuela gogoratzen dut.Elizak gertutasuna landu eta euskararen alde lan egin behar zuelaesaten genuen. Eliza hori niretzat atsegingarria zen, Kontzilioarenondorengo izpiritualtasuna zuen eta horrek babestu eta eraman nau.Gaurkoa? Ez dut ikuspegi hori duenik, baina ez dakit aldaketa onerakoedo txarrerako izango den.

 

Bestalde, Sao Paulon lehengusina dut(Iturbeneko Maria Rosario Aranzadi) eta bertara joateko zortea izannuen. Hango eliza ezagutu nuen: oinarriko komunitateak, askapenarenteologia… Hark indartu eta liluratu egin ninduen.

 

Nola ikusten duzu, beraz, elizarenetorkizuna?

Europa guztian egoera antzekoa da.Andoni Egaña bertsolariak behin esan zigun garai batean oso indartsuikusten gintuela eta bertso garratzak botatzen zizkigula. Orain,berriz, lurpean ikusten gaituela eta gu altxatzen saiatzen dela.Beharbada lehenago izan dugun boterearen ordaina da, Jesukristokberpiztu aurretik gurutzaldia pasatu zuen bezala.

 

Batzuetan eliza jendearenganahurbiltzen saiatu beharrean urruntzen saiatzen dela dirudi.

Beste batzuek alderantzizkoa delaesango dute: Madrilgoa sintoma ona izan dela eta gaztedia kristauarazteko egokia. Nik ikuspegi bat dut, baina baliteke oker egotea.Dena den, eliza eskuinera doala eta inboluzioa dagoela dirudi. Eznaiz gehiago esaten ausartzen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT