
Goierri Garaiko udaletako euskarazerbitzuek eta Zintzo Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteek bideo-esketxen lehiaketa antolatu dute. Irailetik martxan daleihaketan parte hartzeko aukera; ostiralean itxiko da lanakbidaltzeko epea. Lanak aurkezteko bi modu daude: bideoa euskarriinformatikoan Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko euskara zerbitzuetaraeramatea, edo tabernariei.euskaraz@gmail.com helbide elektronikorabidaltzea.
Bi sari banatuko dira;ikus-entzunezkoetan aditua den epaimahaiak emandakoa, 300eurokoa etaherritarrek, euren botoen bitartez aukeratutakoak 200 euro.Herritarren azaroaren 14tik 27ra eman ahal izango dituzte eurenbotoak, eta bozka ematen duten guztien artean, bi pertsonentzakobazkari edo afari bat zozketatuko da.
Bete beharreko baldintzak
Bi minutu iraun beharko ditu gehienezlanak, eta gaia “Tabernariekin euskaraz” izango da. Hainzuzen, lehiaketa honen xedea, tabernariengan eta bezeroengan eragiteada, eta euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezatela lortzea.
- Esketx eredu bat bidali digute. Hona hemen:
Bideoak muntatzerako orduan, bai etasormenari eta adierazpen artistikoari dagokioenean ere, partehartzaileek erabateko askatasuna izango dute. Bideoak edo esketxak,telefono mugikorrarekin edo bideo kamerarekin grabatu ahal izangodira. Gainerakoan, Youtubek onartzen dituen formatu guztiak onartukodira: Windows media bideoa (.avi), GP (telefono mugikorrak), AVI(Windows), MOV (Mac), MP4 (Ipod/PSP), MPEG, FLV (Adobe Flash), MKV(h.264).