
Goierri elkarteko mendi sailak Lokizmendizerrako parke naturalera irteera egingo du azaroaren 13an. Hirugailur zeharkatuko dituzte Nafarroa eta Araba arteko bidean.
Txango honetan, Lokiz mendizerrakomendebaldeko gunea zeharkatuz eta ”zerumuga zabaleko” mendi lerrobat jarraituz, Kontrasta eta Urbisu herriak batuko dituzte.Ibilbidean Kontrastatik Otzamendiko gailurrera (1255m.) joango dira,handik Arnabara (1248m.) eta Perriainera (1121m.), Urbisura jaitsiaurretik.
Irteera 13an, igandea, egingo dute.7:00etan abiatuko dira Goierri elkartearen paretik. Antolatzaileenesanetan, ”pagadiz, hariztiz eta harkaitzez osatutako inguruakpaisaia eta ekologia aberastasuna ematen dio” ibilbideak zeharkatukoduen inguruari. Ikusmirak ere aipatu dituzte: ”Aizkorri, Anboto,Gorbea, Demanda, Joar, Kantauri…” mendiak eta mendizerrak ikustenbaitira Kontrasta eta Urbisu artetik.
Izena eman nahi duenak Goierrielkartearen egoitzan du horretarako aukera. Bazkideek 12 euroordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 15.Informazio gehiago nahi duenak Goierri kirol elkartearen webgunean lor dezake edota 943 720567 telefono zenbakira hots eginda.
Argazkia: Arnaba mendian barrena(utzita)