Berritze lanak egiten dabiltza azken biasteetan Urretxuko Labega kalean. Ur hoditeria berritzeko lanak diragehiena. Baina, bide batez, beste lan batzuk egiteko baliatuko dutetarte hau. Horrela, Urretxuko udaltzaingotik esan dutenez, Labeagakalean dauden hainbat zebrabideren kota altxatuko dute. Ingurukozenbait bizilagun kezkatuta zeuden azkenaldian, zebrabideak kendukoote zituzten ala ez galdezka. Izan ere koskak jartzen ari diraespaloian, zebrabideak dauden pare horretan. Baina, zebrabideak ezdituzte kenduko, esan bezala, altxatu baizik. Udaletik esan dutenez,zebrabideak altxatuz, egun abiadura murrizteko jarrita daudenoztopoen funtzioa hobetuko dute.
Orain bi aste hasi zituzten berritzelanak Labeaga kalean. Ur hoditeria berritzeko. Lanak amaitzekodatarik ez dute zehaztu, baina udaltzaingotik gidariei pazientziazjokatzeko eta ahal duten neurrian beste bide batzuk erabiltzekoeskaera luzatu diete. Denbora tarte honetan, trafikoa irekita dagoenerraietik bideratzen ari dira.
Egilea: Gotzon Aranburu