Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Maria Anjeles eta Maria Jesus Goitia: belodromoko erreginak (172. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/11/21
Otamotz

Goitia ahizpak aizkolariak ziren,seguru asko aizkoran aritu ziren lehen emakumeak, eta 1980kourtarrilaren 20an Euskadiko Sei Orduetan parte hartu zuten. Egunhartan Arkonada edo Retegiren pare sentitu ziren. Maria Anjelesekinhitz egin dugu euren aizkolari garaiari buruz.


Goitia ahizpak San Kristobaleko Aitzagabaserrikoak dira. Beti izan dira kirolzaleak. “Mendira joateagustatzen zitzaigun eta halako batean sokatiran hasi ginen. Ondorengoguztiaren errua sokatirarena da. Ikastolaren aldeko jaialdi baterakonesken sokatira taldea osatu zen Zumarragan. Ordurako mutilen taldeazegoen eta eurekin entrenatzen genuen, Akelarre azpian dagoengarajean. Denak Urretxu eta Zumarragakoak ginen, gizonezkoen taldekoezagunak: Oraako nire lehengusuak (Jauregi ahizpak), Kortaberribaserriko Etxaniz, Agiñako Joxepi, kaleko Maite Urrestarazu,ahizpa eta biok…”.

maria_anjeles_goitia_02.jpg

Donostian estreinatu zinen eta geroEuskadiko txapelketa irabazi zuten, baina taldeko kide bati (MaiteEtxanizi) bihotzekoak eman zion saioa bukatu eta gero. “Gainontzekoakbaino helduagoa zen eta animoak emateko omenaldia egitea erabakigenuen. Zer edo zer berezia egitearren, aizkoran hastea erabakigenuen. Jaialdi hartan, ahizparekin eta nirekin batera, beste bineska aritu ziren”.

 

Egurra ebakitzea ez da ahuntzarengauerdiko eztula. “Erraza dela ematen du, baina egurra ebakitzeaasko kostatzen da. Ugarteburuk-eta irakatsi ziguten eta jaialdihartan arrakasta izan genuen. Garai hartan halako festa askoantolatzen ziren eta toki guztietatik deitzen hasi ziren”.


Oso gustura aritu ziren. “Giroa askogustatu zitzaigun eta saltsan sartu ginen. Mendira joatea betigustatu zait eta horrek mesede egin zidan aizkorarekin aritzekoorduan: fondoa nuen. Baserrian lan egiteak ere asko laguntzen du.Horrek pertsona gogortu egiten du. Baserrian lan egitea eta bulegobatean sartuta egotea ez dira gauza bera. Baserrian ariketa egitenda”.


Egun emakume gutxi aritzen dira herrikiroletan eta garai hartan gutxiago oraindik. “Neskak aizkoranaritzea gauza berria zen eta toki askotatik deitzen ziguten. Heltzenginenean harrituta gelditzen ziren: zuek egin behar al duzueaizkoran?, galdetzen zuten. Bi neska mardul espero zituzten eta gu,ordea, argalak gara. Hauek zer egingo ote dute?, pentsatzen zuten.Egia esan ez genuen beste munduko ezer egiten”, dio umiltasunez.


Baina enborra mozteko gai izate hutsaez da gutxi eta jende asko joaten zen euren saioak ikustera.“Nobedadea zen. Kuriositatea. Argalak garenez harritu egiten zireneta hankarik ez ebakitzeko behintzat esaten ziguten. Adinekoeiharrigarriagoa iruditzen zitzaien. Gu ginen aizkoran egiten genuenneska bakarrak. Festa garaian, Santiago egunean-eta, egun berean hirusaio eskainitakoak gara”. Ahizpak gutxira utzi zuen, lanean hasizenean. “Ez zuen entrenatzeko denborarik eta gainera tabernako lanaez da gorputzarentzako egokiena. Nik baserrian jarraitu nuen ezkonduarte eta, beraz, niretzat errazagoa zen kirolean aritzea”.


Ahizpak utzi zuenean, InoUgartebururekin hasi zen. “Bera aitzurrarekin eta ni aizkorarekin,elkarren aurka aritzen ginen. Lau bat enbor ebakitzen genituenbakoitzak. Kanaerdikoa baino pixka bat txikiagoak. Makala erabiltzengenuen, baina pinua eta pago biguna ere bai. Gehienetan Inonagusi-tzen zen, baina batzuetan ni nagusitzen nintzen. Bost baturtetan aritu nintzen. 25 urterekin ezkondu egin nintzen eta utziegin nuen”.


maria_anjeles_goitia_03.jpgOso oroitzapen onak ditu. Izan ere saiobatzuk gogoangarriak izan ziren. Mikel Mindegia handiak Tolosakozezen-plazan egin zuen errekor saio batean parte hartu zuen,adibidez. “Saio hartarako inoiz baino gehiago entrenatu nuen. Pagoaebaki genuela gogoratzen dut”. Baina oroitzapen onena, zalantzarikgabe, Euskadiko Sei Orduetan parte hartu zutenekoa da. “TxominPerurenari omenaldia egin zitzaion urtean parte hartu genuen: nireahizpa Mindegiarekin aritu zen eta ni Mendizabalekin. Mindegia etaMendizabalek egur handia ebakitzen zuten eta guk txikia, txandaka.Niretzat hura ikaragarria izan zen: belodromoan eta Sei Orduetan!Garai hartan Euskadiko Sei Orduek arrakasta handia zuten eta halakomailako aizkolariekin aritzea sekulakoa zen”.


Gizonezkoekin oso ondo moldatzen zireladio. “Ez ziguten gaizki begiratzen. Oso giro ona genuen eta saioenondoren elkarrekin joaten ginen afaltzera. Irakatsi egiten ziguten,beti aizkoraren bat uzteko pronto izaten ziren… Hori bai, ez pentsaelkarri barkatzen genionik! Plazatik kanpo ondo moldatzen ginen,baina plazakoa aparte zen: ahizpari ez nion barkatzen! Jendeak geroelkarrekin afaltzen genuela esaten zuen, baina plazan serio demonioaritzen ginen”.


Duela urte asko utzi zion aizkoranaritzeari, baina herri kirolen mundua ez du utzi. Gertutik jarraitzendu. “Orain Xabier Zaldua dugu herrian eta ahal dudan saioguztietara joaten naiz. Senarra ere oso zalea dut. Aizkolarianintzenean bera nuen laguntzaile eta beti asko animatu ninduen. Gauregun ez dago neska aizkolaririk eta horrek pena ematen dit. Noizeanbehin bakarren bat azaltzen da, baina ez du jarraipenik izaten. Harrijasotzaileak hobeto ari dira, baina nire ustez aizkora harriajasotzea baino politagoa da. Kirol osoa da. Gauza bakarra du txarra:garestia dela. Egurra garesti dago eta behin bakarrik ebaki daiteke.Dagoeneko ez dut aizkora hartzen, baina ahal dudan guztietan Izazpirajoaten naiz”, amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT