Urretxuko eta Zumarragako Ostadar menditaldeak, XXIV. Angel Etxeberriaren omenezko ibilaldian haurrenargazki rally bat antolatu zuen. Zumarraga, Samiño, Oñetaeta Agiñaga artean ibili ziren egun hartan. 32 haurrek hartuzuten rallyan parte, eta gaur iluntzean Gurutze Agirre legazpiarrakprestatutako ikus-entzunezkoen muntaia batean ikusi ahalko diraateratako argazkiak. Atzetik, sariak banatuko dituzte.
Parte hartzaileek lau gai landu beharizan dituzte: eraikinak (baserriak, txabolak, baselizak…), mendikopaisaia, hamaiketakoa eta gai askea (ibilaldiarekin zerikusia zuena).Mendi elkartetik «haurrak, gurasoak, senitartekoak eta lagunak»gonbidatu dituzte gaurko emanaldira, «guztion artean jai ederbatez gozatzeko. Baten batzuek saria ere jasoko dute, baina haurrekmendiaz eta argazkilaritzaz gozatzea izan da helburu nagusia».
Argazkia: Angel Etxeberriaren omenezkohaur ibilaldiak tradizio luzea du dagoeneko (utzita)